Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

PIO PEREZ ALDASORO

Ezagutza arloa
Gizarte Antropologia
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
pio.perez@ehu.eus

Gizarte antropologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle agregatua Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Zentroko antolakuntza akademiarako dekanordea izan naiz eta, gaur egun, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko zuzendaria naiz. Gaur egun, Gizarte Antropologia Unibertsitate-Master eta Graduan ematen ditut eskolak eta Atzerriko Unibertsitate eta Goi-Zentroetan Euskararen Irakaskuntzarako Graduondoko formakuntzan ere. MHLI ikerketa talde kontsolidatuko partaidea naiz (IT 806-13)

Gizarte antropologiako zenbait ikerketetan parte hartu dut azken urteetan, gehienbat arrantza eta oroimenaren antropologiaren eremuan kokatuak eta ikerketa horien emaitzak hainbat zientzia-artikulu zein liburu eta liburu-ataletan argitaratu ditu. Arlo honetan nabarmendu behar dira ikuspegi biografikoak, testigantzak eta gizarteak gogoratzeko edo ahazteko dituen moduekin lotutako kezkak.

Halaber, Mikel Laboa Unibertsitate Katedraren laguntzaile iraunkorra naiz eta zenbait elkarte zientzifikoan parte hartzen dut eta koordinatu du beste lankideekin argitaratu den antropologiako lehenengo euskal hiztegia. EHUko Argitalpen Zerbitzuko Mikel Laboa liburu bildumaren arduraduna naiz.