Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

XABIER ARTIAGOITIA BEASKOETXEA

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
xabier.artiagoitia@ehu.eus

Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia lizentziatura eta Seattle-ko University of Washington-en Hizkuntzalaritzako masterra eta doktoregoa egin ondoren, UPV/EHUra heldu nintzen 1992ko abenduan. Harrezkero, Letren Fakultatean dihardut irakasten eta ikertzen. Hizkuntzalaritza eta gramatikaren alorreko ikasgaiak eman ditut beti; gaur egun Euskal Sintaxia, Bigarren hizkuntza I: Euskara, eta Gramatikan Espezializatzeko Mintegia irakasten ditut. Nire ikergaiak hauexek dira: euskararen sintaxi egitura eta morfologia, ergatibitatea, izen-sintagmaren barne egitura, ikuspegi generatibista eta tipologikotik. Nire lanik ezagunenak hauek dira: Verbal Projections in Basque and Minimal Structure (1995) eta Hatsarreak eta Parametroak lantzen (2000), The functional structure of the Basque noun phrase (2002), eta Genitive case and multiple checking in Basque (2012). Hiru doktorego tesi zuzendu ditut (Arteatx 2011, Monforte 2020, eta Laita 2021, azken hau Maitena Etxeabarriarekin batera).