JOSE MARIA VALLEJO RUIZ
- Ezagutza arloa
- Indoeuropar Hizkuntzalaritza
- Saila
- Ikasketa Klasikoak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- josemaria.vallejo@ehu.eus
Deustuko Unibertstitatean Filologia Hispanikoan lizentziatua (Bilbao), 1991; Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU-n) Filologia Klasikoan lizentziatua, 1994. Filologia Klasikoan doktorea, UPV/EHU-n, 2002. Gaur egun irakasle titularra UPV/EHU-ko Indoeuropar Hizkuntzalaritza Arloan.
Bere ikerketa Hispaniako antzinako hizkuntzetan oinarritu da, batez ere onomastikan eta bigarren mailako transmisioaren arazo metodologikoetan. Ikerketa horretako emaitzak hainbat aldizkari eta kongresuen aktetan argitaratu ditu: ik. “Antroponimia indígena de Lusitania” 2005 eta “Onomástica paleohispánica. Antroponimia y teonimia” 2016.
Zenbait egonaldi Bordeleko Ausonius Institutuan; han erromatar Lusitaniari buruzko proiektu bat partekatu zuen: ik. “Atlas antroponímico de la Lusitania romana” 2003. Orain Adopia proiektuan (Bordele-Toronto) parte hartzen du, penintsulako aztarna onomastiko guztiak jasotzen dituena.
Hesperia taldeari elkartu zitzaion, eta han datu-banku bat sarean garatzen ari da, iberiar penintsulako bertako hizkuntzetako dokumentazioa katalogatzeko asmorekin. AELAW Cost Action-arekin lan egin du, antzinako Europako hizkuntza eta testuen errolda burutzeko.
Beste alde batetik, berreraikuntza linguistikoa jorratu egin du (antzin-hizkuntzak, lekukotasun gutxiko hizkuntzak) eta Hizkuntzalaritza historikoa hizkuntza erromantzeen alorreko zenbait aspektutan jardun du, besteak beste, alderaketan oinarrituta metodologia.