Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ANA TAMAYO MASERO

Ezagutza arloa
Itzulpengintza eta Interpretazioa
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
ana.tamayo@ehu.eus

Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna UJIko unibertsitatean, Itzulpengintza eta Interpretazioko Ikerketa Masterduna eta doktorea arlo horretan bertan, UJIren bidez. Eusko Jaurlaritzaren PIU beka bati esker, lau urte aritu naiz irakasle eta ikertzaile gisa lanean UJIn; gainera, TRAMA eta TRALIMA/ITZULIK ikerketa taldeetako kidea naiz.

2015ean, haur gorrentzako azpitituluei buruzko tesia defendatu nuen eta kalifikazio gorena eskuratu nuen, baita nazioarteko aipamena ere. Tesi horrekin, Eusko Jaurlaritzaren sari bat jaso dut, PIU kontratuaren indarraldian doktoregoa lortu izanagatik. Horrez gain, Valentziako Batzorde Ekonomiko eta Sozialak doktorego tesiei ematen dien sarietako bat eskuratu nuen 2015ean, baita biurtekoko (2014-2016) tesirik onenaren saria ere, Itzulpengintza eta Interpretazio Ikasketen Elkarte Iberikoaren eskutik. Horrez gain, hiru hilabeteko ikerketa egonaldia egin nuen Roehamptoneko unibertsitatean, eta ikertzaile eta irakasle gonbidatu gisa egon nintzen César Vallejo Unibertsitatean (Peru).

Irakaskuntzaren arloan, esperientzia dut Ikus-entzunezko Itzulpengintzan (UJI eta UPV/EHU), Itzulpengintza Juridikoan (UJI eta UPV/EHU) eta Esan osteko interpretazioan (UPV/EHU). Horrez gain, Ikus-entzunezko itzulpengintza eta irisgarritasunaren masterrean ere irakasten dut Universidad Europea de Valencia eta UPV/EHU).