Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

KARLOS XABIER SANCHEZ EKIZA

Ezagutza arloa
Musika
Saila
Artearen eta Musikaren Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
karlos.sanchezekiza@ehu.eus

Karlos Sánchez Ekiza musika irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean. Etnomusikologoa eta musikari praktikoa (eta txolarteka musikagile saritua eta moldatzailea ere), euskal musika, bere irudizkoak eta bere adierazpenak, da bere ikerketa lerro nagusia, bereziki musika eta identitatearen arteko harremanari dagokionez. Trans musikazko aldizkari transkulturaleko zuzendaria izan da, Etnomusikologia Elkarte Iberikoko zuzendari ordea eta Eusko Ikaskuntzako Folklore sailburua ere.

Bere argitalpen nagusietan azpimarra daitezke, liburuen artean, Txuntxuneroak: Narrativas, identidades e ideologías en la historia de los txistularis, Del danbolin al silbo: txistu, tamboril y danza vasca en la época de la Ilustración eta Euskal Musika Klasikoa, Etxepare Institutuaren enkargua. Auñamendiko Entziklopedian hainbat dantzari buruzko ahotsak egin ditu eta euskal musika eta dantzaz hogeita hamar bat artikulu ere argitaratu ditu agerkari nazional eta internazionaletan. Azken hauetan garai eta musika-mota oso ezberdinak kontuan hartu izan ditu: nazionalismo baino lehenagoko irudizkoetatik rock radical vasco-ra arte, Sección Femenina-ko lehiaketetan euskal parte hartzetik pasatuz.