Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSEBA ANDONI IBARRA UNZUETA

Ezagutza arloa
Logika eta Zientziaren Filosofia
Saila
Filosofia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
andoni.ibarra@ehu.eus

Filosofian Doktore UPV/EHUn (1994). Filosofia, Zientzia eta Balioen Masterreko Arduraduna; Filosofia, Zientzia, Teknologia eta Gizartea Doktoregoaren (1998-2008) eta Filosofia, Zientzia eta Balioen Doktore Programaren (2008tik gaur arte) Arduraduna. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Ikasketei zuzendutako Miguel Sánchez-Mazas Katedraren Koordinatzailea; PRAXIS ikerketa taldearen (euskal unibertsitate sistemaren A mailako taldea) Ikertzaile Nagusia; eta THEORIA. An Internationa Journal of Theory, History and Foundations of Science aldizkariko Editore Nagusia. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano-ordea izana (1998-2004).



Lan esparruak: Zientziaren eta Teknologiaren Filosofia, eta Zientziaren eta Teknologiaren Ikasketak. Esparru horietan 20 ikerketa proiektu goiti zuzendu ditu eta 25 doktore tesi baino gehiago. Artikulu eta liburu andana argitaratu ditu bere espazializazio lerroetan: errepresentazioa zientzian, teknologian eta artean; ezagutza sareak; balidazioa eta ebaluazioa zientzian; zientzia, gizartea eta arriskua; gobernantza eta berrikuntza arduratsua; zientziaren komunikazioa.

https://praxisgroupweb.wixsite.com/praxis/andoni-ibarra