Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSEBA IÑAKI BILLELABEITIA BENGOA

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Eskultura eta Arte eta Teknologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
inaki.billelabeitia@ehu.eus

Iñaki Billelabeitia Bengoa-k (Mungia – Bizkaia, 1963) Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle titular doktore gisa egiten duen jarduera akademikoa ikerketa eta sorkuntza artistikoarekin uztartzen du.

Gaur egun, EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko zuzendaria da. EHUko Arte Graduko Ikasketetan irakasten du, baita Arte Garaikideko Ikerketa eta Sorkuntza Masterrean eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Masterrean ere. Hainbat tesi eta master amaierako lan zuzentzen ditu eta hainbat artikulu argitaratu ditu. 93. urteaz geroztik, hainbat ikerketa-taldetan parte hartzen ari da, eta, gaur egun, Akmeka ikerketa-taldeko kidea da, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako taldea.

Nazioarteko batzorde eta ordezkaritzetan parte hartu du, eta arteari eta ikus-entzunezkoei buruzko jardunaldiak, hitzaldiak eta sinposioak zuzendu eta antolatu ditu. Zinemaldietarako eta musika-ekitaldietarako, ikus-entzunezko ekoizpen- eta zuzendaritza-lanak egiten ditu. Duela zenbait urtetik hona hainbat erakundekin parte hartu du, hala nola, Zinebi - Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian edo Rekalde Aretoan, performance-ekitaldien eta ikus-entzunezko piezen zuzendaritza garatuz. Musikarientzako ikus-entzunezko eta eszenako lanak ere egin ditu, baita musika-bideoak ere. Freelance errealizadore gisa lan egin du telebista-kateetarako, eta epaimahaikide lanak egin ditu arte plastikoekin, argazkigintzarekin eta ikus-entzunezkoekin lotutako