Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MAIDER KORTAXARENA RUBIO

Ezagutza arloa
Erizaintza
Saila
Erizaintza II
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
maider.kortajarena@ehu.eus

Maider Kortajarena Rubio irakasleak Erizaintza eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

OSAKIDETZA Euskal Osasun Zerbitzuan lan egin zuen 9 urtez, erizain kliniko gisa, hainbat zerbitzutan.

2006an hasi zen UPV/EHUn irakasle-ikertzaile lanetan. Erizaintzako Graduan irakasten dituen irakasgaiak "Osasun Publikoa" eta "Patologia eta Oinarrizko Zainketak" dira.

UPV/EHUko "Zahartze osasungarria eta bizi-kalitatea", "Ikerketa biomedikoa" eta "Osasun publikoa" master ofizialetan irakasten du.

2008-2012 ikasturtean UPV/EHUko irakasleen jarduera ebaluatzeko Docentiaz Programan Oso ongi ebaluazioa lortu zuen eta 2017-2022 aldian Bikain.

Doktore gradua lortu zuen 2012an, "Jarduera fisikoa eta osasunarekin duen harremana adineko autonomoetan" izeneko lanarekin.

Ikerketa-lana AGEING ON taldean egiten du, biztanleriaren jarduera fisikoaren ohiturekin eta zahartzearekin lotutako gaietan. 40 TFG, 6 TFM eta hiru doktore-tesi zuzendu ditu.

UNIBASQ Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ebaluazio positiboa lortu du.

Saileko idazkari akademikoa izan da. Erizaintza I, Mugikortasuneko dekanordea Donostiako Erizaintza Sailean eta 2022tik idazkari akademikoa da UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioan.

Orcid ID: https://orcid.org/0000-0002-2997-3370