Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA BEGOÑA ABAD MIGUELEZ

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
begona.abad@ehu.eus

Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), Ikasketa Amaierako Bigarren Sari Nazionala lortu zuen (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana). Gizarte Zientzietako masterra (Juan March Ikasketa eta Ikerketa Institutuko Gizarte Zientzien Goi Mailako Azterketa Zentroa), Zientzia Politikoetako eta Soziologiako doktoretza eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Irakasle Agregatua da, UPV/EHUko Soziologia 2 Sailari atxikia, eta bertan uztartzen ditu irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa lanak. Egun, INNOKlab ikerketa-taldeko kidea da.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak diruz lagundutako nortasun kolektiboari eta horren instituzionalizazio prozesuari eta belaunaldi eraldaketaren prozesuari buruzko hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, eta baita beste hainbat proiektutan ere, errumaniar ijitoen mugikortasun estrategiei, itzulerari eta jardun transnazionalei buruzkoak, eta ijitoen genero indarkeriaren prebentzioari eta gainditzeari buruzkoak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatuak guztiak.

Hainbat eta hainbat artikulu, liburu, liburuetako kapitulu eta ekarpen egin ditu, kongresu nazionaletan zein nazioartekoetan. Gaur egun, bere lan eta ikerketa ildoek honako gai hauetan jartzen dute arreta: gizarte ikerketa kualitatiboa (ikuspegi epistemologikoa eta etikoa), migrazio prozesu transnazionalak, eta gizarte sufrimenduaren eta zaurgarritasunaren produkzio instituzionala.