Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Bi sarrera-profil mota hartzen dira kontuan:
- Ingeniaritza mekanikoaren arloko prestakuntza. Industria Ingeniaritzako gradu titulua eta masterra, espezialitate mekanikoa (diseinua, fabrikazioa, eraikuntza)edo Ingeniaritza Mekanikoan Gradu titulua eta UPV/EHU-ko Ingeniaritza Mekanikoa Sailaren Ingeniaritza Mekanikoko Masterra.
- Ingeniaritza Mekanikoarekin lotutako eta UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko Sailean barneratutako Jakintza Arloekin lotutako gradu ikasketa eta masterrak. Nolanahi ere, gutxienez 300 ECTS edo haren baliokide egiaztatuak egin behar dira, eta horietatik gutxienez 60 ECTS bigarren zikloko edo masterreko ikasketei dagozkienak izan behar dute.
Programako batzorde akademikoak erabakiko du, ikasle bakoitzaren sarrera-profilaren arabera, prestakuntza-osagarri espezifikoen bidez lortu behar duen ala ez. Prestakuntza hori UPV/EHUk ingeniaritza mekanikoaren alorrean eskaintzen dituen master ofizialetako edo beste prestakuntza baliokideen irakasgaietako 6 eta 15 ECTS artean burutuz lortuko da, zeinetan ikasleak matrikulatuko diren, beren tutore edo tesi zuzendariak aholkatuta, behin doktorego programan matrikulatuta.
Profila dena delakoa izanik ere, eta personalizazio maila altua ahalbideratzen duten ibilbide kurrikularren kasuan, dela hautazkotasunagatik, formazio dualeko programengatik edo edozein motako baliozkotzengatik, doktoretza batzordeak egoera horrek eragin ditzaken prestakuntza gabeziak aztertuko ditu. Horrelakoetan, batzordeak egokitzat jotzen badu, gabezi horiek konpentsatzeko berariazko prestakuntza osagarriak eskeintzearen aukera proposatu ahal izango da.
UPV/EHUko Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegiaren, 2024ko apirilaren 25ekoaren, 6. artikuluaren arabera (“Onarpenerako baldintzak eta irizpideak”), onarpen-baldintza gisa eskatuko da doktorego-programako ikertzaile baten abala aurkeztea doktorego-tesiaren zuzendari izateko.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.