
Unibertsitate arteko doktorego programa honek bi unibertsitateetako (UC eta UPV/EHU) Ingurumen Ingeniaritzako doktorego programetako ingurumen ingeniaritzarekin eta teknologiekin lotutako espezialitateak, prestakuntza gaitasunak, baliabideak eta ikerketa ildoak konbinatzen ditu. Horiek duela 25 urte baino gehiagotik (1991/1993) ezarri dira eta arrakasta izan dute. Doktoregaiak esparru publikoan eta pribatuan lan egiteko prestatzen dira: unibertsitateetan irakatsi eta ikertzeko, enpresetan, ikerguneetan, teknologia guneetan eta administrazio publikoan I+G+b-a egiteko.Gure ikerketa ildoen barruan, hondakinen diagnostiko, tratamendu eta kudeaketarekin, hondakin urak araztearekin eta kutsatzaile atmosferikoen sakabanatze/kimikarekin lotutako ingurumen ingeniaritzako esparru zabal bat sartzen da.