Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ZURIÑE GOMEZ DE BALUGERA LOPEZ DE ALDA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
z.gomezdebalugera@ehu.eus

Kimika Zientzietan doktorea UPV/EHUn (1991).

UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko katedraduna. Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza (2011).

UPV/EHUko Teknologia eta Ingurumen Kudeaketako Masterreko zuzendaria (2000-2007).

2002.urtetik aurrera, kudeaketa-funtzioetan hasi nintzen. 2002tik 2009ra UPV/EHUn, irakasleaz gain, Kalitate eta Ingurumeneko eta Akademia Antolakuntzako Zuzendariordea izan nintzen. Ondoren (2009-2013) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zuzendaria izan nintzen.

Ikerketari dagokionez, ingurumen-gaietan espezializatu naiz bereziki eta 25 baino ikerketa-proiektu gehiagotan eta 47 nazioarteko argitalpenetan parte hartu dut. Ikerketaren ildo nagusiak honako hauek dira: plagiziden eta degradazio-produktuen analisia eta iraunkortasunaren azterlana, hainbat analisi-teknika eta laginketa-metodologia berriak erabiliz, material solidoen ekotoxikotasunaren azterketa eta kutsatzaile organiko lurrunkorren eta fullerenoen karakterizazioa.

7 Hezkuntza Berrikuntzarako eta Iraunkortasunerako proiektuetan lankidetza.

DOCENTIAZ ziurtagiria BIKAINA: 96,06 ehun punturen gainean.

INgurumen INgeniaritza IrauNkortasunarentzat IKD egituratutako irakaskuntza-taldeko kidea.