Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ADUNA BADIOLA LEKUE

Ezagutza arloa
Gorputz eta Kirol Hezkuntza
Saila
Heziketa Fisikoa eta Kirola
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
aduna.badiola@ehu.eus

Hezkuntza Fisikoan lizentziatua eta UPV/EHUko doktorea da eta Kirol Erakunde eta Instalakuntzen Kudeaketa masterra egin du Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Bere irakaskuntza Kirola Kudeaketa eremuan kokatzen da; Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren graduan, eta baita Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Ikerketako Masterrean ere, biak UPV/EHUkoak. Aldi berean, aipatutako Graduko Koordinatzailea da. Ikerketan, hainbat ikerketa proiektuetan parte hartu du eta gaur egun UPV/EHUko GIKAFIT ikerketa-taldeko kidea da. Bi ikerketa-ildo nagusi garatu ditu: kirol-errendimendua (entrenamendua, egoera fisikoa eta antropometria) eta kirol-kudeaketa (irabazi-asmorik gabeko erakundeen ezaugarriak, publikoak zein pribatuak). Hauek dira egungo ikerketa-ildoak: Eskola kirola eta Udal kirol-zerbitzuen eta kirol-kluben karaterizazioa.



https://orcid.org/0000-0003-3682-8187