Breadcrumb

Título - Actividad Física y Deporte

Jarduera Fisikoa eta Kirola Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Actividad Física y Deporte

Irudia

Doktorego ikasketa hauek Jarduera Fisikoaren eta Kirolari buruzko ikerketaren inguruko prestakuntza aurreratua ematea dute helburu. Doktoregoan etorkizuneko ikertzaileak prestatzen dira, gai izan daitezen eraginkortasunez aurre egiten jakintza sortu eta jakintza hori gizartera eta ekoizpenaren mundura transferitzeko erronkari.

Doktorego programa honek hogeita hamar bat ikertzaile ditu, guztiak kirol eta jarduera fisikoan ikerketako esperientzia egiaztatuarekin, eta ikasleari laguntza emango diote metodo zientifikoak ezartzeko ikerketa proiektuaren diseinuan eta jarraipenean, jarduera fisikoa eta osasuna; kirol errendimendua; edo heziketa fisikoa eta kirol prestakuntzaren arloetan.

Doktorego honek ikasleen gaitasunak garatu nahi ditu aurrerapen zientifiko eta teknologikoa egungo gizartean sustatzeko eta esku hartzeko programak garatzeko, beti ere arlo honetan agertutako premiei erantzutearren.

Gainera, programan diharduen ikertzaileek harremanak dituzte punta-puntako erakunde eta unibertsitate atzerritarrekin, jakintzaren transferentzia eta pertsonalaren trukatzea errazten duena, bereziki atzerriko egonaldian egiteko.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 5

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 20

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: raul.martinezdesantos@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: mariajesus.sanchoyerto@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Ebaluazioa eta Esku-hartzea JFn eta Kirolean
  • Autokontzeptua eta jarduera fisikoa
  • Gaitasun erreala eta hautemandako gaitasuna jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan
  • Generoa, kirol-jolasak eta emozioak
  • Gorputz hezkuntza eta eremu soziala
  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren behaketaren arloko aurrerapen tekniko eta metodologikoak
  • Kirol-errendimenduaren analisia.
Fisiologia, biologia eta biomekanika, jarduera fisikoarekin, kirolarekin eta osasunarekin harremanetan
  • Gorputz-ekintza eta osasuna
  • Jarduera fisikoa, kirola eta nutrizioa, osasunarekin eta patologiekin alderatuta
  • Kirol errendimenduarekin zerikusia duten parametro fisiologiko eta biologikoak
  • Kirolaren biomekanika