Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

OIDUI USABIAGA ARRUABARRENA

Ezagutza arloa
Gorputz eta Kirol Hezkuntza
Saila
Heziketa Fisikoa eta Kirola
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
oidui.usabiaga@ehu.eus

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua (1998) eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea (2005) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Unibertsitate berean irakasle 1998az geroztik. Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko ikasketen antolaketarako dekanordea eta idazkari akademikoa izan zen (2000-2003). Egun euskal pilotarekin (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien gradua) eta ikerketa kualitatiboarekin (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak masterra) erlazionatutako ikasgaiak irakasten ditu Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Master honetako batzorde akademikoko partaidea da sortu zenetik (2008tik). Jarduera Fisikoa eta Kirola Doktorego programako partaidea izan da (2010-2017). Fakultate berean kokatua dagoen Ekintza Motorraren Behaketa (LOAM) laborategiko zuzendaria da. Red Nacional de Evaluación Formativa y Compartida (2012tik hasita) eta LGTBI, educación física y deporte ikerketa sareetako partaidea da. “Hariketan: ekitatea, jarduera fisikoa eta kirola” ikerketa taldeko partaidea da. Talde honek dibertsitatea, ekitatea eta inklusioa abiapuntutzat hartuta kirola, aisia eta heziketa fisikoaren gizarte ikerketa kualitatiboa burutzen du. Sei tesi zuzendu ditu. Erakunde publiko zein pribatuek lagundutako hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du. Argitalpen zientifiko ugaritan parte hartu du egile moduan. Arloarekin erlazionatutako hainbat kongresu eta ikastaroren antolaketan jardun du.