Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ALVARO ARRIZABALAGA VALBUENA

Ezagutza arloa
Historiaurrea
Saila
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
alvaro.arrizabalaga@ehu.eus

Geografia-Historian lizentziaduna (1988), Ondare Arkeologiko, Historiko ta Artistikoan Masterduna (1992) eta Historian Doktorea (1995) UPV/EHUn. 1995tik, Historiaurreko irakaslea, 2018tik, Katedraduna. Geografia, Historiaurre eta Arkeologia salialren Idazkaria, Letren Fakultateko Ikaslego, Kalitate eta Dozentziako Dekanordea eta Maste eta Doktorego lehen Eskolaren Zuzendari ordea izan da. 2017tik, Ikerketako Errektoreordetzan Ikerketa Laguntzarako Zuzendaria da.

Bere ikerketa lerro nagusiena, Kantauri Eremuaren Paleolitoko gizatalde ehiztari-biltzaileen errekonstrukzioa da. Gai hauen inguruan, 8 liburu, 32 liburu atal eta 100 artikulu baino gehiago aldizkari indexatuetan argitaratu ditu. 2007tik, Aranzadi Z.E. Munibe Antropologia-Arkeologia aldizkariaren editore nagusia da, tarte honetan SCOPUS indexatuta izatera pasatu delarik. 1985tik, Giouzkoan, Bizkaian, Araban edo Asturiasen garatutako 100 bat indusketa arkeologikoen zuzendari edo kozuzendaria izan da.

Bordele, Cambridge edo Koloniako Unibertsitateetan Ikerketa egonaldiak egin ditu, baita Leipzigeko Max Planck Institutoan ere. Egun, hamairu Doktorego Tesi zuzendu ditu, horietatik hamaika nazioartekoak. 32 ikerketa proiektuetan lagundu du, horietako erdia baino gehiagotan, ikerlari nagusia izanik. Ia 100 ponentzia eta komunikazio aurkeztu du kongresuetan.