Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Cuaternario

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Programan sartzeko ikasketa hauek burututa izatea gomendatzen da: Geologiako, Historiako eta/edo Biologiako graduak eta Kanpo Geologiako (estratigrafia, sedimentologia, paleontologia, geomorfologia), Geologiako Gai Orokorretako (geokimika, geofisika, geologia isotopikoa, teledetekzioa), Historiaurreko, Arkeologiako eta/edo Antropologiako masterrak.

Era berean, diziplinarteko gaietan oinarritzen diren unibertsitate masterren programetatik sartzea ere gomendatzen da: kuaternarioa, ingurumena, ingurumen aldaketa, giza eboluzioa eta/edo ondarea (arkeologikoa edo naturala). Ikasketa horiek guztiek doktorego programa hau garatzeko ezagutza eta gaitasun egokiak ematen dituzte.

Ama hizkuntza menderatzeaz gain, programara sartzean ikasleei B1en (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua) baliokide den ezagutza maila eskatuko zaie komunikazio zientifikoan ohikoa den Europako beste edozein hizkuntzatan (hobe ingelesa, baina baita frantsesa, alemana, italiera eta portugesa ere), bibliografia espezializatua erabiltzeko gai izan daitezen. Era berean, programa hau egin bitartean, gaitasun linguistikoak hobetzea gomendatzen da (B2 maila), ingelesean ahal izanez gero, doktoregoan lortutako emaitzak foro zientifikoetan ahoz eta idatziz komunikatu ahal izateko.

Sarrera profil osagarriek, programaren batzorde akademikoaren arabera, Geografia, Ingurumen Zientzia eta/edo Itsas Zientzietako ikasketak biltzen dituzte; izan ere, titulazio horietako hainbat ikerketa bide bat etor daitezke aurretik aipatutako irakaskuntzekin eta jarraipena izan dezakete doktorego programa honetan.

 

XSLaren edukia

Programara sartzeko gomendatutako profila betetzen duten ikasleek ez dituzte prestakuntza osagarri gehigarriak gainditu beharko, ziurtatu dituzten ikasketekin doktorego programa hau garatzeko ezaguera eta gaitasun egokiak lortzen baitituzte ikasleek. Programara sartzeko profil osagarriak betetzen dituzten ikasleei dagokienez, doktorego programak ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen. Hala ere, kontuan hartuta programara Graduko tituluak edo Masterrak dituzten ikasleak sar daitezkeela, hauek jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntzarik falta litekeelarik, programako Batzorde Akademikoak onartutako ikasle bakoitzari aginduko dio, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzarako prestakuntza jaso behar duen edo ez. UPV/EHUk eskainitako ¿Paisaiaren Kudeaketa. Ondarea Lurraldea eta Hiria¿ master ofizialeko irakasgaien 10 ECTS eginda eskuratuko da prestakuntza (Hemen dago proposatutako osagarri bakoitzaren edukiei, ikaskuntzaren emaitzei, prestakuntza jarduerei eta ebaluazio-sistemei buruzko informazioa: https://www.ehu.eus/eu/web/master/paisaiaren-kudeaketa-masterra/programa

). Doktorego programan matrikulatu ondoren, honela matrikulatuko da ikaslea, tutoreak edo tesi zuzendariak aholkatuta:

-Ondarearen Karakterizazio eta Kontserbazioa (3 ECTS9).

-Paisaiaren Interpretazio Geologikoa (3 ECTS).

-Ingurumenaren Eragina Ondarearen Gainean (4 ECTS).

Oro har, doktoretza ikasketa hauetara sartzeko eta onartua izateko orduan, 2011ko urtarrilaren 28koa den eta doktorego irakaskuntza ofizialak arautzen dituen 99/2011 EDk bere 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio, baita Gobernu Kontseiluak onartutako UPV/EHUren Doktoregoen Kudeaketa Araudiaren 2., 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoari ere. Ez da sartzeko eta onartzeko baldintza gehigarririk zehaztu.

Batzorde Akademikoa da doktorego programako hautagaiak onartzeko eskuduntza duen organoa, Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko titulazio atzerritar bat duten hautagaien kasuan izan ezik. Kasu horretan, aipatutako Batzordearen aurrean aurkeztu beharko da hautagaia, Batzordeak txostena egin dezan, eta Unibertsitateko dagokion zerbitzuak baimendu dezan, ondoren.

Ikasleen curriculumaren balorazioa egitean, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

-Lehen zikloaren espediente akademikoa: gehienez 20 puntu.

-Bigarren zikloaren espediente akademikoa: gehienez 30 puntu.

-Nazioarteko truke programetan izandako parte hartzea (Erasmus...): gehienez 10 puntu.

-Hizkuntzak (B1 gutxienez): gehienez 10 puntu.

-Argitalpenak: gehienez 5 puntu.

-Arkeologi indusketetan eta/edo ikerketa proiektuetan izandako parte hartzea: gehienez 5 puntu.

-Kongresu zientifikoetan izandako parte hartzea: gehienez 5 puntu.

-Prestakuntzako ikastaroak, lantegiak eta/edo mintegiak: gehienez 5 puntu.

-Elkarrizketa pertsonala Batzorde Akademikoarekin: gehienez 10 puntu.

Ez da onarpen proba espezifikorik adierazi.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa