Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NAROA GARCIA IBAIBARRIAGA

Ezagutza arloa
Historiaurrea
Saila
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
naroa.garcia@ehu.eus

Historian lizentziatua (2010), 2011an Kuaternarioa: Ingurugiro aldaketak eta Giza oinatzak Masterra gauzatu zuen eta 2015etik Doktorea da (Cum Laude eta Nazioarteko Doktorea aipamenekin) UPV/EHUn. UPV/EHUko irakaslea da 2014tik, gaur egun Irakasle Atxikia (Laguntzaile Doktorea) izanez Letren Fakultateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean. Historia Graduaren 4.maila kurtsoko Koordinatzailea da 2018tik.

Historiaurrearen alorrarekin lotzen da bere irakaskuntza, egun Historiaurreko Gizarte Ekoizleak (2.maila) eta Iberiar Penintsulako Historiaurrea (4.maila) irakasgaien ardura duelarik. Horrez gain, iraganean Historiaurrea Aztertzeko Metodo Arkeologikoa (ingeleraz) eta Historiaurreko Arkeologiari eta Arkeologia Historikoari buruzko Gaiak irakasgaiak ere irakatsi izan ditu.

Bere ikerketa lerro nagusiena, Kantauri Eremuaren Pleistozenoko paleoingurunearen eta paleokologiaren berreraikuntza dira. Gai hauen inguruan hainbat argitalpen plazaratu ditu nazioarteko zein bertoko aldizkarietan. Kongresu desberdinen Batzorde Zientifikoaren kide izan da eta 2017tik Munibe Antropologia-Arkeologia (Aranzadi Z.E) aldizkariaren Batzorde Zientifikoaren kide da. Horrez gain, Kantauri ertzeko aztarnategien inguruko hainbat disziplina anitzeko proiektuen kide eta koordinatzaile ere izan da.