Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JON ZARATE SESMA

Ezagutza arloa
Farmazia eta Farmazia Teknologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
jon.zarate@ehu.eus

Farmazian lizentziatua (2002) eta doktorea (2007) UPV/EHUn. UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko irakasle agregatua 2011 geroztik. UPV/EHUko Medikamenduen Ikerkuntza eta Ebaluazioa. Teknologia Farmazeutikoaren Aplikazioa Terapia Aurreratuen Garapenerako doktorego programako eta Farmakologia. Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala masterreko irakaslea. "Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan" graduondoko berezko tituluaren zuzendaria 2019/20 ikasturtetik (EHU eta UEU, UEMAren babesarekin). Irakaskuntza aktibitatearen ebaluaziorako DOCENTIAZ programan akreditatuta. UPV/EHUko Ekaia euskarazko aldizkari zientifikoko zuzendaria (2010-2014). UPV/EHUko Euskara, eleaniztasuna eta etengabeko prestakuntzaren arloko errektoreordea (2014-2021).



UPV/EHUko NanoBioCel ikerketa taldeko ikertzailea, Euskal Unibertsitate Sistemako A motako talde kontsolidatua. Bi doktorego tesiren zuzendaria, biak nazioarteko eta euskara aitortzarekin. Egilekide gisa hainbat artikulu zientifiko argitaratuta (ORCID: https://orcid.org/0000-0003-1999-057X): 28 artikulu JCR atarian indexatutako aldizkarietan. Liburu 2, 4 liburu kapitulu eta 12 artikulu euskaraz. Nazioarteko zein nazio mailako 30 bat ikerketa proiektutan eta 20tik gora ikerketa kongresutan parte hartzaile. Ikerketa aktibitateagatik CNEAIk aitortutako 2 seiurteko ditu. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.