Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IDOIA MARCELLAN BARACE

Ezagutza arloa
Plastika Adierazpidearen Didaktika
Saila
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
idoia.marcellan@ehu.eus

Informazio Zientzietan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, eta doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 2003tik EHUn irakasle eta ikerlaria plastika adierazpenaren didaktika arloan.

Arte bisualen hezkuntzaren irakasgaien irakaslea da Magisteritza eta Arte Ederretako graduetan eta Bigarren Hezkuntzako masterrean (MFPS/BBLH). 2008tik Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen Prest Gara irakasleen prestakuntza programan ere badihardu.

Bere tesian hezkuntza artistiko eta mediatikoaren arteko erlazioak argiztatu zituen, Lehen Hezkuntzako ikasleei medioak kritikoki ulertzeko bitarteko gisa. Hainbat proiekturen bidez arte bisualen perspektiba kritikoenetatik gai hauetan sakontzen jarraitu du hezkuntza testuinguruetan aplikazioak bilatze aldera. Ikerketa hauen emaitzak aldizkari zientifiko zein nazioarteko kongresuetan argitara eman dira eta CENAIk ikerketako seiurteko bat aitortu dio.

Hainbat ekitaldi zientifiko antolatu ditu eta Nazioarteko IV. edizioaren kongresuko zuzendaritza-taldeko kide izan da: “Artea, ilustrazioa eta kultura bisuala haur eta lehen hezkuntzan” (2017).