MARIA DEL CARMEN ENCINAS REGUERO
- Ezagutza arloa
- Filologia Grekoa
- Saila
- Ikasketa Klasikoak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- mariadelcarmen.encinas@ehu.eus
Filologia Klasikoan (Grekoa) doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), erretorikak Sofoklesen tragedia goiztiarretan izan zuen eraginari buruzko tesiarekin. Doktoregoko aparteko saria lortu zuen, baita Ikasketa Klasikoen Espainiako Elkartearen saria ere. Bi urtez doktoretza ondoko ikertzaile izan da Municheko (Alemania) Ludwig-Maximilian Unibertsitatean, eta ikerketa-egonaldiak egin ditu Salamancako Unibertsitatean eta CSICeko Mediterraneoko eta Ekialde Hurbileko Hizkuntza eta Kulturen Institutuan (ILC). Gaur egun, unibertsitateko irakasle titularra da UPV/EHUko Ikasketa Klasikoen Sailean. Bere ikerketa arloak, batez ere, greziar erretorika eta antzerkia dira. Eremu horietan hainbat bolumen kolektibo koeditatu ditu (adibidez, Tragic Rhetoric. The Rhetorical Dimensions of Greek Tragedy, Aracne, 2021 edo Connecting Rhetoric and Attic Drama, Levante Editori, 2017) eta artikulu eta liburu-kapitulu ugari argitaratu ditu aldizkari eta liburuki nazionaletan zein nazioartekoetan. Gainera, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, bai nazionaletan, bai autonomikoetan, eta IdeoLit: La Literatura como documento histórico ikerketa-taldeko Ikertzaile Nagusia da. Kudeaketaren arloan, Mugikortasun, Komunikazio eta Proiekzio Sozialeko Dekanordea izan da lau urtez.
Web orria: https://ehu.academia.edu/MCarmenEncinasReguero