Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IGOR FERNANDEZ PEREZ

Ezagutza arloa
Seinalearen Teoria eta Komunikazioak
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
igor.fernandez@ehu.eus

Igor Fernandezek (IEEE bazkidea) ingeniari eta doktore-gradua telekomunikazioetan lortu zituen 2001 eta 2011an, hurrenez hurren. 2003an UPV/EHU-ko TSR (Seinaleen Tratamendua eta Irratikomunikazioak) ikerkuntza taldean sartu zen eta bertan lanean jarraitzen du irakasle agregatu gisa. Bere oinarrizko ikerkuntza irratidifusio digitaleko teknologia berrien inguruan burutzen du eta Smart Grids-en barneko Power Line Communications teknologiaren inguruan ere. Zehazki, sare hauetan dauden interferentzia eta perturbazioen eragina komunikazioen gain aztertzen dabil.

Igor Fernandez hainbat nazioarteko aldizkarietan argitaratutako artikuluen egilekidea da (IEEE Transactions on Broadcasting, IEEE Antennas and Propagation Letters, IET Electronics Letters, International Journal on Electrical Power and Energy Systems and Energies). Liburu baten egilekidea da ere eta hainbat nazioarteko kongresutan argitaratutako artikuluena ere. Bere ikerkuntzaren emaitzak nazioarteko gomendioetan, handbook-etan eta estandarizazio eta erregulazio agentzien (ITU, CEPT, CIGRÉ/CIRED and CENELEC) barruko dokumentuetan ere argitaratuak izan dira.