TREBAKUNTZA_ESKOLA_PUBLICO

Trebakuntza Eskola

Zer da Trebakuntza Eskola?

Lana bilatzeko gaitasun aurreratuak lantzeko programa bat da. EHUalumniei gidaritza emango die jakiteko zein den lan merkatuaren gaur egungo egoera, zein aukera dauzkaten eta zein tresna behar dituzten merkatuaren erronkei aurre egiteko.

Era berean, psikologia positiboa landuko da EHualumnien asertibotasuna hobetzeko eta haien indarguneak sendotzeko, haiek enplegagarriago egiteari begira.

Tailerrik eman nahi?

EHUalumnia bazara eta hiru urteko esperientzia profesionala edo gehiago badaukazu, eta EHUalumnirekin lagundu nahi baduzu, zure jakintza oso baliotsua izan daiteke EHUalumni batzuentzat, zure espezializazio arloan aurrera egiteko arrastoak eman ahal dizkiezulako.

Garrantzitsuena zure unibertsitatearekin lagundu nahi izatea da. EHUalumniko eta UPV/EHUko Enplegu Guneetako teknikarien laguntza izango duzu tailerra prestatzeko, eta, beharko bazenu, baita tailerra emateko ere. Era berean, tailerretako irakasleek eskura izango dute Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak prestatutako gida bat.

Jardunaldietan honelakoak landu daitezke:

  • Curriculuma eta aurkezpen gutuna egiteko gida praktikoa.
  • Zure arloan lana bilatzeko teknikak.
  • Lan etorkizuna zure arloan planifikatzeko teknikak.
  • Autoezagutza, zure sektorean dauzkazun aukeren diagnostikoa.
  • Egin beharrekoen deskribapena eta egiteko modurik onena.
  • Lana bilatzeko gaitasun eta trebetasunen azterketa egitea eta haietan trebatzea.
  • Komunikazio trebetasunak hobetzeko metodologia.
  • Zure arloarekin zerikusia daukaten bestelako gaiak.

Tailerrik egin nahi?

Antolatzen ditugun tailerrak argitaratuko ditugu, beren deskribapenekin, interesatzen zaizkizunetan izena eman dezazun.

Ikastaroak zabalik. Jarraibideak

1- Eman ezazu izena EHUalumnin

2- Eman ezazu izena nahi duzun ikastaroan (parte pribatuan)
 

SEXISMO PUBLIZITATEAN-Tailerra