Ohiko galderak
- Nor izan daiteke EHUalumni?
- Ze informazio eman behar dut EHUalumni-n parte hartzeko?
- Ordaindu behar da inolako kuotarik EHUalumni-n parte hartzeagatik?
- Nola egiazta dezaket nire EHUalumniko kide izatea eskaintza eta deskontu bereziak lortzeko?
- Ze deskontu eta zerbitzu bereziak lor ditzaket EHUalumnin egoteagatik?
- Nola jar naiteke kontaktuan EHUalumniko arduradunekin?
- Zein da EHUalumniren publikoaren arreta ordutegia?
- Non dago EHUalumniren egoitza fisikoa?
- Zer egin pasahitza ahazten badut?
- Zer da LDAP erabiltzailea?
- Nola sartu orrialde pribatura?
- Nola aldatu nire pasahitza?
Nor izan daiteke EHUalumni?
EHUalumni sareko kide izan daitezke:
Euskal Herriko Unibertsitateak emandako titulu ofizial baten jabeak.
Berezko tituluetako egresatuak.
Esperientzia Gelako titulu baten egresatuak.
Gainera, 60 kreditu baino gutxiagoko azken ikasturteko ikasleek ere parte har dezakete.
Ze informazio eman behar dut EHUalumni-n parte hartzeko?
EHUalumni-n izena emateko, honako datuak behar dira:
- NAN
- Posta-helbidea
- Helbide elektronikoa
- Telefono zenbakia
Ordaindu behar da inolako kuotarik EHUalumni-n parte hartzeagatik?
Ez. Bai hasierako izen-ematea, bai zerbitzuaren jarraipena erabat doakoak dira.
Nola egiazta dezaket nire EHUalumniko kide izatea eskaintza eta deskontu bereziak lortzeko?
EHUalumni webgunean "EHUalumni naiz" - "Nire EHUalumni ziurtagiria" atalean aurkituko duzu zure kide-ziurtagiria.
Ze deskontu eta zerbitzu bereziak lor ditzaket EHUalumnin egoteagatik?
“Abantailak → Zerbitzuak eta deskontuak” atalean kontsulta dezakezu eskaintza eguneratua.
Nola jar naiteke kontaktuan EHUalumniko arduradunekin?
Harremanetan jar zaitezke:
Email bidez: ehualumni@ehu.eus
Telefono bidez: 943 03 30 32
Edo mugikor bidez: 688 673 757
Zein da EHUalumniren publikoaren arreta ordutegia?
Astelehenetik ostiralera arreta ordutegia:
- 9:00etatik – 13:00etara
Abuztuan zentrua itxita egongo da.
Non dago EHUalumniren egoitza fisikoa?
Eibarko ingeneritza eskolako 5. pisuan dago
Otaola hiribidea 29, 20600
Eibar
Zer egin pasahitza ahazten badut?
Erabiltzailea edo pasahitza ahaztuz gero, idatzi ehualumni@ehu.eus helbidera. Alta ematerakoan eman zenuen emailera bidaliko dizute erabiltzaile eta pasahitz berria.
Zer da LDAP erabiltzailea?
LDAP (Lightweight Directory Access Protocol) EHUko zerbitzu askotan sartzeko erabiltzen den erabiltzaile korporatiboa da. Inoiz izan ez baduzu, inskripzio prozesu informatikoak email bidez bidaliko dizu, pasahitzarekin batera.
Nola sartu orrialde pribatura?
Bi aukera dituzu:
- Webguneko behekaldean, “EHUalumni sarrera” bannerrean, zure LDAP erabiltzailea eta pasahitza sartu.
- Goikaldeko “Hasi saioa” botoian sartu, eta hurrengo pantailan behealdeko “Orrialde pribatuak” aukeratu.
Nola aldatu nire pasahitza?
Bilatu sartuta, ezkerreko zutabean “Pasahitza → Aldatu” aukeratu behar duzu.