Zerbitzuak eta deskontuak
EHUalumni izateagatik, zerbitzu eta deskontu asko aprobetxatu ahal dituzu.
Informazio gehiago eta beherapen hauetaz gozatzeko,sartu alde pribatuan
- WIFI EDUROAM: EHUalumni erabiltzaile eta pasahitzaren bidez hurrengo entitateetan konektatu ahal izango zara.
- Ikastaroak eta tailerrak: Arlo eta gai guztietako ikastaroak eta tailerrak eskaintzen dira; EHUalumniek haietan parte hartu dezakete dohainik edo prezio ofizialean beherapenak eskuragarri izanik.
- Hizkuntza ikastaroak: Hiru campusetan hizkuntza ikastaroak eskaintzen dira, eta EHUalumniek parte hartu ahal izango dute, plazen arabera.
- Hizkuntza ziurtagiriak: UPV/EHUk hainbat enpresekin dituen hitzarmenen bidez, EHUalumnientzat preziorik onenak eskaintzen ditu, betiere kudeaketa-kalitatean oinarrituta eta gaitasun linguistikoaren egiaztapena Cambridge-ren bidez eginez.
- Ikastetxe nagusiak eta egoitzak: UPV/EHUk egoitzekin eta ikastetxe nagusiekin akordioak ditu unibertsitateko ikasleen bizimodua errazteko. Ostatu horietan egutegia eta erabileraren prezioak zehaztuta daude.
- Kirol eskaintza: Deskontu bereziak bela-ikastaroetan eta belaontziz egindako ibilaldietan.
- EHUDenda: UPV/EHU markadun kalitatezko artikulu ugari eskuratzeko aukera eskaintzen da, publiko orokorrak baino prezio merkeagoan.
- Odontologia klinika: UPV/EHUko klinika odontologikoa asistentzia-irakaskuntza zerbitzua da, non odontologiako ikasleek praktika klinikoak egiten baitituzte beren irakasleen gainbegiratzearekin.
- Kultura partekatu: Libururik, CDrik, DVDrik, VHS bideorik edo beste edozein formaturekin etxean gordetzerik ez duzun materiala baduzu, kulturari bigarren bizi bat eman diezaiokezu.
- UPV/EHUko bibliotekak: UPV/EHUko biblioteketara sartzea doakoa da. Hala ere, jende asko dagoen aldietan eta irakurketa-postu gutxi daudenean, UPV/EHUko kideek izango dute lehentasuna.
- Alokairu espazioak: Alokatzeko erabilgarri dauden espazioen katalogoa zabala da, eta prezioak campusetako hitzarmenen araberakoak dira, urtean behin eguneratzen direnak.
- UPV/EHUko Abesbatza: UPV/EHUko abesbatzak eskaintzen duen esperientzia musikalaren parte izan daiteke EHUalumni, zenbait kontzertutan parte hartuz.
- Bidaiak: EHUalumniek deskontuak eta promozio bereziak izango dituzte UPV/EHUrekin hitzarmena duten BCD TRAVEL-eko bidaietan.
- Optikak: EHUalumni kideei General Opticak deskontuak eta zerbitzu bereziak eskaintzen dizkie.
- “.eus” domeinua: EHUalumniek %25eko deskontua izango dute domeinua erregistratzean.