Antzezlana: "Destiny driver"
Noiz eta non
2025/12/03, 13:00
Kokapena
Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
EUSKARAREN EGUNA OSPA DEZAGUN!
Antzezlanaren sinopsia: Bi pertsonen arteko zita batean gaude XXII.
mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko
software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio: begiak
ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible
ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna
algoritmo baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin
da. Orain, ezagutu berri den bikote honek beraien etorkizun propioa
imajinatu ala software honek esaten dienaz fidatzearen artean erabaki
beharko
du.
Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak
abantaila handiak dakarzkigu, baina ze preziotan? Etorkizun
alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek sortzeko
aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok
lehen imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta.
Hizkuntza: euskera