Eduki publikatzailea

Antzezlana: "Mute"

Noiz eta non

2025/11/20, 13:00

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Zatoz gurekin antzezlan hau disfrutatzeko!

Orain-Bi (zirkua-antzerkia) Sara Alvarezek eta Rodrigo Lacasak osatzen dute. Partekatutako hainbat topaketa eta entrenamenduren ondoren, eta ibilbide profesional komunerako aukerak ikusiz, 2019an ekin zioten batera egin beharreko ibilbideari Bilbon. 
2022ko maiatzean “MUTE” estreinatu zuten Leioako “Umore Azokan”, eta bertan ikusleen harrera bikaina eta oso kritika onak jaso zituen. Horrela, “Euskadiko ikuskizun onenaren saria” eta Ohorezko Aipamena Feria Iberica de Teatro, Fundao 2024 irabazi zuten. Une horretatik aurrera, birak egiten eta jendearen artean gozamena eta barrea sortzen hasi ziren, gehien gustatzen zaiena eginez: ZIRKUA!

SINOPSIA: MUTATU aditzaren aginduzko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera eta abar aldatzea.
“…eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gure sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia estaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!”
Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!