ARIMA SOUL kontzertu akustikoan
Noiz eta non
2025/05/29, 20:00
Kokapena
Menchu Gal terraza - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
ARIMA SOUL 2020an sortu zen Zarautzen, Mikel Unzurrunzaga Schmitz (DJ Makala) ekoizlea eta Lidia Insausti abeslariaren arteko elkarlanaren emaitza da. Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen dituen proposamen musikal bat da, gehienbat euskaraz sortutako abesti propioekin osatua, era berean Gil Scott-Heron edo Marie “Queenie” Lyons bezalako artistei egindako bertsio batzuk ere baditu. Proiektuak Lidiaren ahots indartsua eta Makalaren ibilbide musikal zabala uztartzen ditu, eta dagoeneko EP bat, hainbat single eta estudio-album bat argitaratu ditu, Elkar, Vinilos Enlace Funk eta Orrua Diskak zigilupean. ARIMA SOULek Euskal Herriko eta Estatuko hainbat hiritan 60 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, eta musikari garrantzitsuen laguntza izan du eta du.
2023an, Espainia mailako lehen bira egin zuten “Girando por Salas” programaren barruan, hautatutako euskal talde bakarra izanik. Horrez gain, Enlace Funk sarietan izendapenak jaso dituzte, eta 2025eko maiatzan “Gaua” izeneko bigarren estudio-albuma kaleratuko dute, Lalo López (Fundación Tony Manero) kataluniar musikariak ekoitzia. Lan hau Subterfuge Records diskoetxearen «Música Para Un Guateque Sideral» azpizigiluan argitaratuko da, eta Lide Hernando “Bele”, The Cherry Boppers eta Nación Funk-eko hainbat musikariren lankidetza izango du.
Noiz eta non: 2025/05/29 20:00 Bizkaia Aretoa Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia) Menchu Gal terraza (euria egiten badu Mitxelena Aretoa)
SARRERA DOAN
IZENA EMAN galdetegian