Eduki publikatzailea

Ez dok, badok: Oteizaren mailua

Noiz eta non

2023/12/15, 19:00

Irudia

Deskribapena

Joxan Goikoetxeak, 'EZ DOK, BADOK: OTEITZAREN MAILUA' proiektua aurkeztu nahi digu Orioko diziplina anitzeko sortzailearen heriotzaren 20. urteurrenean. Errezital honek askotariko programa dakar eta Oteitzaren eragin handiko pentsamenduak arlo poetiko-musikalean markatutako arrastoari jarraitzen dio.

Euskamerata taldearen bidez, Joxan Goikoetxeak ohikoak ez diren ibilbide musikaletara ohitu gaitu. Kasu honetan, Andoni Egaña bertsolariaren laguntza berezia izango du. Egañak, Oteitza hainbeste urtetan bizi izan zen herria jaioterri izanik, hurbiletik ezagutu zuen eta, aurretik ere egiñak ditu hainbat hurbilketa, bertsolaritzan euskal kulturaren ezaugarri hain bitxia ikusten zuen Oteitzaren pentsamendura. Beste honako artista hauek osatuko dute taldea: Klara Mendizabal soprano donostiarra, Juanjo Otxandorena gitarrista esperimentatua (Eskuaire, Alboka, Aintzina, OrekaTx), Iker Lope de Bergara (haize-instrumentuak), Iosune Marín (gitarra eta mandolina) eta Iñaki Beraetxe (errezitatze iradokitzaileak eta sakonak).

Ez dok, badok: Oteitzaren mailua" errezitaldiak J.S. Bach, Bitoriano Gandiaga, Aita Donostia, Lurdes Iriondo, V. Zolotaryev, Luis Romero, A.Valverde, M. Lekuona, F. Escudero, R. Sakamoto, V. Silvestrov, A.Schonberg, V. Huidobro, J. Otxandorena, J.M. Urteaga, E. Cardenal eta J.R.Jiménezen poema eta musikak hurbilduko gaitu Jorge Oteitzaren unibertsora.