Gabonetako Kontzertua: "Korrontzi 20"
Noiz eta non
2025/12/19, 19:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Zatoz Gabonetako gala honetara disfrutatzera!
EUSKAL HAUSPOAREN SOINUA
KORRONTZI, musika tradizional taldea
(Euskal Herria) taldeko trikitilaria den Agus Barandiaranek sortu zuen
2004ean. Euskal Herriko musika folklorikoaren soinu tradizionala
itxura garaikidearekin fusionatuta uztartzen du, beti ere trikitixaren
musikan oinarritutako ikuspegi batetik eta instrumentu modernoagoekin lagundurik.
Korrontzik eszenatokietan daramatzan hogei urte hauetan hamairu disko argitaratu ditu. Urte hauetan zehar, bere kultura, hizkuntza, dantza eta musikarekin mundu osoan barna bidaiatu da, Kanada, Eslovenia, Ingalaterra, Maroko, Alemania, EEBB, Errumania, Frantzia, Kabo Berde, Irlanda, Brasil, Malasia, Grezia, Belgika, Txekiar Errepublika, Italia, Isla Reunion, Portugal... bezalako herrialdeak ezagutuz, horrela, munduko musika jaialdi nagusietan Euskal Herriko musika eta tradizioen erakusleiho bihurtu delarik, non beti goraipamen eta laudorio handia jaso duten.
Sari eta aipamen berezi aunitz jaso dituzte, besteak beste, “WOMEX
official selection" 2014 eta 2019urteetako hautaketa, “World
Music Charts” edo “Europako Banda hoberena,Eurofolk” jaso
dituztelarik.
Laburbilduz, Korrontzi inor epel uzten ez duen
euskal musika taldea da, indar eta energiaz beterik antzinako
garaietatik folk musikaren azken joeratako soinuak bere ikuspegi
berezi eta progresista transmititzeko gai direlarik.
SARRERA DOAN
IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA