Kontzertua: BAFI
Noiz eta non
2026/03/05, 11:30
Kokapena
Mikel Laboa plaza
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
BAFI-Etxeko loturak, zuzenean
EHU-ko ikasle ohia den Adrian Perez “Bafi”-k Etxeko loturak diska argitaratu du. Lana Egiako Tolare estudioan (Donostia) grabatu zen 2025eko udazkenean eta nahasketa zein masterra, Beñat Antxustegiren eskutik etorri da. Diskak euskarazko rock akustiko eta melodikoaren bidea hartzen du, ikuspegi intimo eta hitz landuekin.
Zuzenezko emanaldietan Euskal Herriko musika panoraman eskarmentu handia duten beste hiru artisten ekarpena nabarmentzen da. Izan ere, aita, lehengusu eta lagun dituen Adrian Perez (Mogollon/Mal de Ojo), Unai Pelayo (Pelax) eta Ager Insunzaren (Audience) musikarien laguntzarekin, kitarra, baxua, bibolina, Steel guitarra eta ahotsak uztartuz, kantuak beste maila batera eramaten dira.
Proiektu hau norberari buruzko gogoeta bat da, azken boladan topaturiko bizipenekin lotua.
Etxean eta etxekoentzat sortua.