EHUkultura i3

EHUkulturak sustatuta, IKDi3 Laborategia Hezkuntza Berrikuntzarako proiektuen deialdira aurkeztutako proiektua da EHUkultura i3. Letren Fakultateko irakasle eta ikasleak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta ikasleak eta euskal kultur eragileak biltzen ditu. Kultur esparruko eragileek erronkak proposatuta, irakasgaietarako lanak diseinatu eta inplementatuko dira proiektuaren baitan, bai eta erronka horiei erantzuna emateko GRALak bideratu ere.
2023/24 ikasturtean erronkak proposatuko dituzte honako hauek:
Lanartea. Euskararen Langile Profesionalen Elkartea.
Loraldia. Euskal Kultura Gaur.
Albaola. Itsas kultur faktoria.