Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"SARRIKO, zero hondakin": Onartzen duzu erronka? Izen ematea urriaren 16ra arte

3KD22-36 Erronka on proiektuaren esparruan, erronka kolektibo bat proposatzen da Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Egoitza) ikasleentzat, iraunkortasunaren arloko gaitasunak garatu eta eskuratu ahal izateko. Proposatutako ERRONKA, 12. GJHarekin (kontsumo arduratsua) eta 13. GJHarekin (klimaren aldeko ekintza) lotutako ingurumen-iraunkortasuna sustatzera bideratuta dago.

Ikasleek aurre egin beharreko erronka Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (egoitza) sortzen diren hondakinak aztertzea da, horien konposizioa aztertuz eta karbonoaren, uraren eta ingurumenaren aztarna kalkulatuz. Diagnostikoa egin ondoren, hondakinen bolumena murrizteko plan bat ezarri beharko dute, eta, horrekin batera, ingurumen-inpaktua.

Ikasleentzat, ERRONKA proposatutako jardueretan parte-hartze aktiboa izatea da, eta planteatutako arazoari Azken Konponbiderako proposamen bat ematea, bai eta hura ezartzea ere.

Koordinatzaileak: Maite Ruiz-Roqueñi (maite.ruiz@ehu.eus) eta Lidia García (lidia.garcia@ehu.eus)

  • Hasiera Data: 2023ko urria
  • Saioak: Aurrez aurreko saioen datak eta ordutegiak erronkan parte hartzen dutenekin adostuko dira (3-4 sesio 2 ordu bakoitzeko; bata hilean)
  • Amaiera data: 2023ko abendua
  • Hizkuntza: gasteleraz
  • Balorazioa: aukera askeko kreditu 1