XSLaren edukia

Ingeniaritza Termikoa

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Mintegia1522.5
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.69
Ordenagailuko p.913.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Teknologia Industrialeko Graduan, INGENIARITZA TERMIKOA irakasgaia Hautazko (MO4) modulu barnean dago. Graduko memoriaren arabera, modulu horretan oinarrizko gaitasun batzuk lortu behar dira, zeharkakoak eta espezifikoak:.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK



M04OP5 - Energia-ingeniaritzaren eremuan garapen, proiektu eta analisi aurreratuak egiteko gaitasuna, autonomia-maila handiarekin.



ZEHARKAKO GAITASUNAK



G004 - Gaitasuna industria-ingeniaritzaren arloan arazoak nork bere ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko,

irudimena garatzeko, arrazoibide kritikoa erabiltzeko eta jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak transmititzeko.

G007 - Konponbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.

G010 - Ingurune eleaniztun eta diziplina anitzeko batean lan egiteko gaitasuna.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

INGENIARITZA TERMIKO irakasgaia Moran, M. & Saphiro, H. Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, John Wiley & Sons. (edozein edizio), liburuaren bigarren partearen arabera diseinatu da, 3. eta 8. gaiak izan ezik, hain zuzen eraikinen eraginkortasun energetiko eta ikuskaritza energetikoarekin erlazionatuta daudenak.



1. GAIA - LURRUNEZKO POTENTZIA-SISTEMAK

2. GAIA - GASEZKO POTENTZIA-SISTEMAK

3. GAIA - ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA ERAIKUNTZAN

4. GAIA - HOZTEKO ETA BERO-PONPA BIDEZKO SISTEMAK

5. GAIA - GAS IDEALEN NAHASTEEN ETA PSIKROMETRIA-APLIKAZIOAK

6. GAIA - NAHASTE ERREAKTIBOAK ETA ERREKUNTZA

7. GAIA - OREKA KIMIKOA ETA FASE-OREKA

8. GAIA - INGENIARITZA TERMIKOKO APLIKAZIOAK

MetodologiaToggle Navigation

M (Magistrala) + GA (Gelako praktikak): Magistraletan PowerPoint aurkezpenak erabiliko dira. Ikasleek aurkezpena jarraitu eta oharrak hartu beharko dituzte. Gelako praktiketan ariketak egingo dira eta ikasleei ariketak nola egin daitezkeen galdetuko zaie. 30 aste, ordu bi astean egongo delarik.



Ikasleak frogatu egin behar du aurreikusitako gutxiengo ezagutza barneratu duela hurrengo atazak aurrera eramanez:



1. ATAZA: Gai bakoitzean ikasleak 2-3 ariketa bere kabuz edo lan-taldean ebazteko eskaintzen dira. Horrela ebatzitako ariketen zerrenda handitzen da. Ariketen emaitzak eman egiten dira.

2. ATAZA: Laborategiko 4 praktika egingo dira. Praktikak 2-3 pertsona lan-taldeetan egingo dira. Parametro batzuk neurtu beharko dira, gero kalkuluak egiteko eta dagokion txostena egiteko.

· GL1: Lurrun-turbina batean zenbait neurketa eta kalkulu egin.

· GL2: Gas-turbina batean zenbait neurketa eta kalkulu egin.

· GL3: Bero-ponpa batean zenbait neurketa eta kalkulu egin.

· GL4: Errefrigerazio-dorre baten analisia.

3. ATAZA: EES programarekin ordenagailuko 6 praktika egiten dira. Praktika bakoitzeko lehenengo orduan zehar ikasleak, irakasleak gidatuta, ariketa batzuk egingo ditu eta azken ordu erdian ikasleak ebaluatua izango den ariketa bat egin beharko du bere baitan. Programak errazten du kalkuluak eta analisi-parametrikoak egitea.

· GO1: 1. gaiari buruzko ariketak.

· GO2: 2. gaiari buruzko ariketak.

· GO3: 2. gaiari buruzko ariketak.

· GO4: 4. gaiari buruzko ariketak.

· GO5: 5. gaiari buruzko ariketak.

· GO6: 6. gaiari buruzko ariketak.

4. ATAZA: 2-3 pertsonako lan-taldeetan, 5 mintegi ebaluagarriak daude programatuta. Haietariko bakoitzean txosten tekniko bat bete eta gero ahozko aurkezpen bat egiten da Power Point baten laguntzaz kurtsoan zehar landutako gaiei buruz. Talde bakoitzaren gaia zoriz erabakiko da. Mintegietara etortzea derrigorrezkoa da.

·S1: 1. gaiari buruzko gaia.

·S2: 2. gaiari buruzko gaia.

·S3, S4, S5: Eraginkortasun energetikoa eraikuntzan. Mintegi hauetatik bat ebaluagarria izango da (ikasle baten etxebizitzaren auditoria energetikoa).

·S6: 4. gaiari buruzko ariketak.

·S7: 5. gaiari buruzko ariketak.

·S8, S9, S10: Aplikazio teknologiak. Ez dira ebaluatzen.

5. ATAZA: Aurreko urteetan jarritako azterketako problemak ebatziko dira. Irakasleak enuntziatuak eGELA bidez banatuko ditu. Ariketa ebatziak ere banatuko dira. Ariketa horietariko batzuk klasean egingo dira.

6. ATAZA: Lauhileko bakoitzeko ikasle bakoitzak banaka ingeniaritza termikoarekin erlazionatutako bi problema egingo ditu azterketan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluaketa-sistema jarraitua da. Azkeneko notaren %45 ebaluaketa jarraitutik lortuko da (GL + GO + S).



AZKEN NOTA:



IDATZIZKO 2 PROBA (%55 - Partzial bakoitzeko bi ariketa dira eta bataz besteko geometrikoa erabiltzen da nota eskuratzeko)

LEHENENGO PARTZIALA (gaiak 1tik 3ra) = [(Ariketa1)x(Ariketa 2)]^1/2

BIGARREN PARTZIALA (gaiak 4tik 8ra) = [(Ariketa 1)x(Ariketa 2)]^1/2

IDATZIZKO PROBAREN NOTA= (1. PARTZIALA + 2. PARTZIALA)/2

ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK (6 GO x %2,5 = %15)

LABORATEGIKO PRAKTIKEN TXOSTENAK (4 GL x %2,5 = %10)

MINTEGIAK (5 S x %4 = %20)



BALDINTZAK:



- BETEBEHAR MINIMOA:- Irakasgaia gainditzeko, idatzizko proban %40ko gutxiengo nota lortu beharko da partzial bakoitzean. Gutxiengo nota ez bada lortzen aktetan idatzizko proben arteko nota baxuena agertuko da, GL, GO eta S notak batu gabe. Partzialen batean nota minimoa eskuratzen bada, nota hori kurtsoan zehar gordeko da.



- GL+GO+S PRAKTIKAK: Aurreko ikasturtean zehar Ingeniaritza Termikoa irakasgaian matrikulatuta egon dena eta praktiken notak (GL+GO+S) gorde nahi dituenak, irakasgaiaren koordinatzaileari jakin arazi beharko dio aurtengo kurtsoko praktikak hasi aurretik (5. astea). Kasu hau aukeratzekotan, praktiken nota totala kontutan hartuko da ohiko eta ez ohiko deialdien kalifikazioari begira. Nota gorde nahi ez izatekotan edo epez kanpo eskatzekotan, praktikak ebaluazio jarraitua edo azken ebaluazioaren arabera egin beharko dira.



- JAI EGUNAK: Jai egunak direla eta, ebaluatu beharreko praktikaren bat egiten ez bada, praktiketako noten banaketa proportzionala egingo litzateke. Horrela, dagokion pisua izango luke azken notan.



- ERRUBRIKA: Taldeko lana ebaluatzeko errubrika entregatzen ez duen ikasleak, 0,5 puntuko penalizazioa jasoko du. Gainera, errubrikan lortutako puntuazioaren arabera, penalizazio bat jaso dezake taldeko notan:

· 5 bat baino gehiagorekin ez du penalizaziorik.

· 3 eta 5 tarteko puntuazioarekin (biak barne) 0,5 puntu gutxiago.

· 3 baino gutxiagorekin 1 puntu gutxiago.



- UKO EGITEA: Uko egiten duten ikasleek aurkezteke kalifikazioa jasoko dute. Uko egiteko nahikoa da idatzizko probara ez aurkeztea.



- AZKEN EBALUAZIOA: Azken-ebaluaketa metodoa erabili nahi duen pertsonak, etengabeko ebaluazioari uko eginez, ikasgaiaren koordinatzaileari idatziz jakin arazi beharko dio irakaskuntza epea hasten denetik 9 aste igaro baino lehen. Sistema honetan idatzizko probaren formatua ohiko deialdiaren berdina da, betebehar minimoa mantenduz; baina horretaz gain, lauhileko bakoitzeko hausaz aukeraturiko mintegi proba bat (azkeneko notaren %10) eta ordenagailuko proba bat (azkeneko notaren %12,5).



Lauhileko batean kanpoan (ERASMUS edo antzekoa) egongo den ikasleak azken ebaluaketaren metodoa erabili beharko du lauhileko horri dagokion nota lortzeko.



EBALUAKETA IRIZPIDEAK:



IDATZIZKO PROBA:

- Ingeniaritza termikoko sistemen identifikazioa.

- Oinarrizko kontzeptuen erabilera.

- Formulak era egokian idatzi.

- Garapen matematikoak eta emaitzak lortu.

- Lorturiko emaitzen ebaluazio kritikoa.



ORDENAGAILUKO PRAKTIKAK:

- EES programaren ezagutza.

- Ingeniaritza termikoko oinarrizko kontzeptuen aplikazioa.

- Programazioan eginiko erroreen identifikazio eta zuzenketa.



LABORATEGIKO PRAKTIKEN TXOSTENAK:

- Neurketa egokiak egin laborategian.

- Formulen erabilera egokia.

- Formatu eta epe egokiak.



MINTEGIKO AURKEZPENA:

- Aurkezpenaren formatua eta iraupena.

- Aurkezpenaren edukia.

- Aurkezpenaren ahozko azalpena.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Ikasturtean zehar eGELA plataforma birtualean argitaratuko diren materialak (power point, ariketak, enuntziatuak, txotenak...)
- Moran, M. & Saphiro, H. Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak. 2007, EHUko Argitalpen Zerbitzua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Cengel, Y. & Boles, M.A. Termodinámica. 2012, McGraw-Hill. (7ª Edicion)

- Código Técnico en la Edificación. Documento Básico HE1.

- ASHRAE. Handbook of Refrigeration.

- ASHRAE. Handbook of System and Applications.





Gehiago sakontzeko bibliografia

- JM Sala, F Jiménez, JJ Eguia, Termodinámica Técnica, Servicio de Publicaciones de la ETS de Ingeniería de Bilbao

Aldizkariak

- Energy Internacional Journal
- Exergy Internacional Journal
- Applied Thermal Engineering

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FLORES ABASCAL, IVAN
  • GONZALEZ PINO, IKER
  • PEREZ IRIBARREN, ESTIBALIZ

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-8

16:30-18:00

9-11

16:30-18:00

20-20

16:00-18:00

21-29

16:00-18:00

31-35

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

18:00-19:30

12-12

19:30-21:00

13-14

18:00-19:30

14-14

18:00-19:30

23-23

17:30-19:00

28-28

18:00-19:30

33-35

18:00-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2G 10S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1G 7S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1G 7S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1G 7S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

15:00-16:00

6-11

15:00-16:00

12-12

16:30-18:00

14:30-15:30

13-13

16:30-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2A 7A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

18:00-19:30

11-11

18:00-19:30

24-24

17:30-19:00

29-29

19:00-20:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • S1C 16L - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

18:00-19:30

10-10

18:00-19:30

12-12

18:00-19:30

22-22

18:00-19:30

27-27

18:00-19:30

31-31

18:00-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P0B 9I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 9I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 9I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 9I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 9I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 9I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-11

16:30-18:00

20-29

16:00-18:00

31-35

16:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 4A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2G 4A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2G 4A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

46 Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

19:30-21:00

12-12

19:30-21:00

13-13

19:30-21:00

14-14

16:30-18:00

19:30-21:00

23-23

18:00-19:30

28-28

18:00-19:30

33-35

18:00-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P1G 5S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1G 7S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1G 7S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P1A 7S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2G 4A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0G 3S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0G 3S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0G 3S - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-12

15:00-16:00

12-13

16:30-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2G 4A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P2G 4A - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

19:30-21:00

11-11

19:30-21:00

24-24

19:30-21:00

29-29

19:30-21:00

Irakasleak

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

19:30-21:00

10-10

19:30-21:00

12-12

19:30-21:00

22-22

18:00-19:30

27-27

18:00-19:30

31-31

18:00-19:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P0B 17I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 10I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 10I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 17I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 10I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.
  • P0B 10I - BILBOKO INGENIERITZA G.E.T.