III ARDATZA

III ARDATZA: Laneratzea errazteko bitartekaritza

3.1. helburua: Bitartekari lana egitea ikasleen nahiz tituludunen eta erakunde enplegatzaileen artean.

Ingurune egokiak sortzea bitartekaritza bultzatzeko ikasleen nahiz tituludunen eta erakunde publiko, pribatu eta sozialen artean, laneratzea errazteari begira.

Ekintzak

3.1.1. Enplegu Foroak antolatzea campus bakoitzean, UPV/EHUko ikasleek eta egresatuek hainbat erakunderen enplegu eskaintzak ezagutzeko eta beren hautagaitzak aurkezteko modua izan dezaten.

3.1.2. Enplegu foroak antolatzea eskoletan eta fakultateetan, harremanetan jartzeko ikasleak eta lehen lanaren bila dabiltzan tituludun berriak ikastegien titulazioetako profiletan interesatuta dauden enpresekin.

3.1.3. Saioak antolatzea kanpoko erakundeek informazioa eman dezaten beren jarduerei, kontratazio politikei, enplegu publikoari… buruz.

3.1.4. Informazioa ematea kanpoko erakundeei unibertsitateak enplegagarritasuna sustatzeko egiten dituen jarduerei eta parte har dezaketen programei buruz.

3.1.5. Eskerrak ematea ikasleen prestakuntzan laguntzen duten kanpoko erakundeei, balioa emanez egiten duten lanari.

3.2. helburua: Lan aukerak baliatzen laguntzea.

Lan aukerak baliatzen laguntzea UPV/EHUko ikasleei eta tituludunei, lan merkatuan sar daitezen edo beren enplegu egoera hobetu dezaten.

Ekintzak

3.2.1. Kanpoko erakundeen enplegu eskaintzak argitaratzen dituen UPV/EHUren LANBILA aplikazioa garatzea, erreferentziazko enplegu poltsa bihur dadin unibertsitateko tituludunentzat.

3.2.2. Lehen enplegua eskuratzen laguntzea, beste erakunde batzuekin elkarlanean (Lanbide…).

3.3. helburua: Unibertsitate prestakuntza egokitzea gizartearen beharretara.

Baldintza egokiak sortzea egokitzapen handiago bat egon dadin unibertsitate prestakuntzaren eta euskal gizartearen beharren artean.

Ekintzak

3.3.1. Gizarte eragileei galdetzea tituludunen gaitasunen eta egungo nahiz etorkizuneko premia profesionalen arteko bat etortzeari buruz.

3.3.2. Lanbidek egresatuei jasotako prestakuntzari buruz egiten dien inkestaren emaitzak aztertzea, eta enplegatzaileen erantzunekin alderatzea.

3.3.3. Prestakuntza jarduerak egokitzea, detektatutako premiei erantzuteko.