Hizkuntza azterketak: Aptis ESOL
Aptis ESOL General ingeleseko azterketa orokor bat da, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (MCER) A1 - B2 mailetan ingelesean duzun hizkuntza-gaitasuna ebaluatzen du. B2 baino maila handiagoa frogatzen baduzu, C1 maila esleituko zaizu.
Aptis ESOL Advanced ingeleseko azterketa orokorra da, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (EEZP) B1 -C2 mailetan ingelesean duzun hizkuntza-gaitasuna ebaluatzen du.
Azterketari buruzko informazio gehiago
Probak egiteko lekuak
Bilbao: British Council Bilbao
Lehendakari Agirre etorbidea, 29 - 2
48014 Bilbo
Kokapen mapa
Garraioa:
METRO: Deusto (Lehendakari Agirre irteera)
AUTOBUSAK: 01 - 10 - 13 - 18 - 71 (Bidarte geltokia)
Matrikulazioa
- Prezioa:
- Aptis ESOL General: 88 euro (EHUko prezioa)
- Aptis ESOL Advanced: 104 euro (EHUko prezioa)
- Datak: Matrikula deialdi bakoitzerako ezarritako egunean edo plazak agortzen direnean itxiko da.
- Harremanetarako emaila: exams.bilbao@britishcouncil.es
- Emaitzen berri ematea: 3 eta 10 egun bitartean azterketa egin ostean.
- Ziurtagiria bidaltzea: Aptis ESOL proba-ziurtagiria erregistro-formularioan adierazitako helbidera bidaliko da, emaitzak argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.
GARRANTZITSUA: matrikula egiterakoan EHUren helbide elektronikoa erabili behar da unibertsitate honetako kide zarela identifikatzeko. Halaber, azterketa-egunean ez ahaztu NANa eta zure ikasle-txartela edo IIP edo AZP txartela ekartzea.
EHUrako deialdiak
Unibertsitateko komunitate osoari zuzendutako deialdiak
Bilbo
| Izena emateko azken eguna | Azterketa- data | Ordua* | Izena-ematea |
|---|---|---|---|
| 2025/12/11 | 2025/12/16 | 9:30 - 13:00 | Izena eman hemen |
| 2025/12/11 | 2025/12/16 | 14:30 - 18:00 | Izena eman hemen |
| 2026/01/22 | 2026/01/27 | 14:30 - 18:00 | Izena eman hemen |
| 2026/02/20 | 2026/02/24 | 9:30 - 13:00 | Izena eman hemen |
* Gomendagarria da azterketa gelara proba hasi baino 15 minutu lehenago heltzea.