Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hautazko kredituen onarpena (graduetan)

Bai lortutako kredituak , bai behean eskura daukazuen eskaera orria entrega daitezke ikasleen idazkaritzan.

Hautazko kredituak onar daitezke curriculumari ez dagozkion  kultura eta kirol-ekintzak egiteagatik, ikasleak ordezkatzeko lana eta elkartasuneko zein lankidetzako jarduerak egiteagatik ("Graduko ikasketetan kredituak transferitzeko eta aitortzeko arautegi"ko 5e, 5f, 10 eta 11 artikuluak)

 

Onarpenerako agiri guztiak ikasleen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, orginalak eta kopiak, biak alderatu ahal izateko.

Ikasleak behin bakarrik joan beharko du Idazkaritzara hautazko kredituak aitortzeko eskatzera; hain zuzen ere, sei kredituak aldi berean aitortzeko eskatu ahal izateko beharrezkoa den dokumentazio guztia eskura duenean

Akademia Antolakuntzako Batzordeak hartuko du kredituak ematearen gaineko erabakia, indarreko araudiari jarraiki. Emandako kredituak ikaslearen espedientean jasoko dira. Arautegia begiratzea gomendatzen dugu,UPV/EHUk gai horren inguruan zehazten dituen arauak ezagutu ahal izateko.

2025/26

Epe orokorrak: 1) 2026eko irailaren 7tik  urriaren  7ra.

                         2) 2027ko ekainaren 1etik 25era.

Ezohiko epea: ikasketak urtarrilean amaituko dituzten ikasleentzat soilik:

                          2027ko  urtarrilaren 18tik 22ra.

Oharra: EZ da hautazkotzat eskaintzen diren irakasgaiei buruzkoa.

Informazio osagarria