Breadcrumb

2021_07_28_gaia_proposatzea_propuesta_de_tema_de_tfg

Gaia proposatzea

GrALa hurrengo mota hauetakoa izan daiteke:

• Titulazioarekin lotutako gai bati buruzko berrikuspen bibliografikoa egiteko lana.

• Lan praktikoa/esperimentala, UPV/EHUko laborategi, sail eta ikerguneetan egin ahal izango dena, baita Tutoretzapeko Praktikak edo Enpresetako Praktikak egiten diren zentro/erakunde edo enpresetan ere.

• Beste mota batzuk.

Ikasle bakoitza bere GrALeko Zuzendariarekin bildu beharko da GrALerako gai bat adosteko. Ondoren:

1. Ikasleak gaia eGela plataformara igoko du “GrALaren Gai Proposamena (word) - GrALaren Gai Proposamena (pdf betegarria)" izeneko dokumentua erabiliz, ikasturte bakoitzean GrALerako ezarritako egutegian adierazten den egunetan.

2. Proposamena ikasleak eta Zuzendariak sinatu beharko dute. Ez dira onartuko eskuz idatzitako gai proposamenak, eta matrikulatutako hizkuntza berean egin beharko dira.

3. Gaiak aurkezteko epea bukatutakoan, Farmazia Fakultatean ematen diren titulazio bakoitzeko batzordeak proposatu diren gaiak egokiak diren ebaluatuko du eta, proposamenak onartzea edo ez onartzea erabakiko du, hurrengo irizpideak erabilita:

• Bideragarria izatea, irakasgaiaren kreditu kopurua kontuan izanik.

• GrAL bat izateko eskatzen den maila izan beharko du.

• Lanak ikasleari formazio orokor bat jasotzeko aukera emango dio, Graduko irakasgai desberdinen kontzeptuak erlazionatuz eta GrALaren gaitasunen garapenean oinarrituz.

• Proposamena zehatza izan behar da ikasturte berean gaiak errepikatu ez daitezen.

4. GrALen koordinatzaileak posta elektroniko bidez jakinaraziko die Zuzendari eta ikasleei titulazio batzordearen erabakia.

• Batzordeak proposatutako gaia ez onartzea erabakitzen duen kasuetan, edo informazio gehiago eskatzen duen kasuetan, Zuzendariek edo ikasleek proposamenak aldatu eta aldatutako proposamen horiek eGela plataformara igo beharko dituzte jakinarazpena jaso eta zazpi egun naturaleko gehienezko epearen barruan.

5. Gaia onartuta dagoenean, ikasleak GAUR aplikazioan sartu beharko du bere proposamena zazpi eguneko epean, bertan eskatzen diren eremu guztiak beteta, “GAURen erabilerarako ikasleentzako laguntza gida” jarraituz. Gero, Zuzendariak proposamena berrikusi beharko du GAUR aplikazioan eta, hala badagokio, onartu egin beharko du “GAURen erabilerarako irakasleentzako laguntza gida” jarraibideen arabera.

6. Behin proposamenaren gaia onartutakoan, gai hori ezin izango da aldatu, ezinbesteko arrazoiren batengatik ez bada.

7. Proposamena ikasturte baten aurkeztu baina lana defendatu ez duten ikasleek ez dute proposamena berriz egin beharko, gaiaren aldaketa ezinbesteko arrazoi bategatik denean izan ezik. Kasu horietan Dekanoari zuzendutako eskari bat egin beharko da.