Breadcrumb

2021_07_31_kalifikazioa_eta_berrikuspena_calificacion_y_revision

Kalifikazioa eta Berrikuspena

Gradu Amaierako Lana kalifikatzeko hurrengoak hartuko dira kontuan:

Idatzizko memoria: %50

• Zuzendaria, %30

• Epaimahaia, %20

Ahozko aurkezpena, egindako galderei emandako erantzunak barne: %50

• Epaimahaiak: %50

Irakasgaia gainditzeko, gutxienez, atal bakoitzean (idatzizko memoria eta ahozko aurkezpena) %40 lortu behar da.

Deialdiren batean defentsa eskubideari uko eginez gero, “Ez aurkeztua” jarriko da.

Ebaluazio irizpideak “Zuzendariaren txostena” eta “Epaimahaiaren Ebaluazioa” zehaztu dira.

UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloaren 4.3 atalaren arabera:

• Zuzendariak plagio zantzurik aurkitzen badu GrALean, edo ikusten badu zorroztasun falta dagoela bibliografian autoreak aipatzerakoan, hala jakinarazi beharko dio ikasleari, akatsak edo desegokitasunak zuzendu ditzan lana aurkeztu aurretik.

• GrALaren aurkezpenean plagiorik antzemanez gero, epaimahaiak suspentso kalifikazioa (0,0) jarriko dio lanari.

GrALen azken kalifikazioen berrikuspenak edo erreklamazioak unibertsitateko ebaluazio arautegiari jarraiki egingo dira, baina epaimahaia tartean dagoenez, ebaluazioaren lehenengo berrikuspena epaimahaiak berak egingo du eta ondoren kasuan kasuko titulazioko erreklamazio batzordeak emango du ebazpena; ebazpen horren kontra gorako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio unibertsitateko Errektoreari.

Nola egin lan akademiko bat

Zer da ADDI

Zer da plagioa