Lan Mundura Igarotzeko Bekak 2023
UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko Akordioaren barruan, Farmazia Fakultateak trantsizioko 20 beka jarriko ditu ikasleen eskura 2022an.
IKASLEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Beka hauek gradua 2022/2023 ikasturtean amaitzeko moduan dauden ikasleentzat izango dira.
BEKEN EZAUGARRI OROKORRAK
- Ordu kopurua: asteko lanaldia 30 ordukoa gehienez (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).
- Praktikaldia: 2023ko urria-azaroa-abendua.
- Programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak 1.500€ jasoko ditu konpentsazio ekonomiko gisa hiru hilabeteko aldia amaitzean, eta horri dagokion zerga atxikipena deskontatuko zaio.
- Beka lortzen duten ikasleek zeharkako gaitasunei buruzko ikastaro osagarri bat egingo dute.
- Informazio gehiago hemen: trantsiziobekak@ehu.eus
IKASLEEN ESKAERAK KUDEATZEA
Kanpoko Praktiken Dekanordeak informazioa emateko mezu elektroniko bat bidaliko die beka horietan interesa izan dezaketen ikasle guztiei, baita esteka bat ere eskaera egin dezaten.
ENPRESAK HAUTATZEKO KUDEAKETA
Kanpoko Praktiken Dekanordea harremanetan jarriko da aurreko deialdietan beken programa horretan parte hartu duten enpresekin, eta dagokion informazioa bidaliko du.
Interesa duen beste edozein enpresak fakultatearekin jar daiteke harremanetan helbide elektroniko honen bidez: ff.praktikak.dekanordea@ehu.es. Mezuaren gaian honako hau jarri behar da: Empresa_Becas de Transición 2023.
Gainera, dei egiten zaie ikasleei beren intereseko enpresekin zuzenean harremanetan jar daitezen.
ENPRESA-IKASLEA ESLEITZEKO PROZEDURA
Ikastegiak beken onuradunak hautatuko ditu, eskaera egin duten ikasleen artean, haien espediente akademikoa kontuan hartutak , eta jakinaraziko die hautatuak izan direla.
Dei egingo zaie onuradunei, aurreko irizpideen arabera ezarritako ordenaren arabera, eta parte hartzen duten enpresetan eskuragarri dauden plazak eskainiko zaizkie, gehien interesatzen zaiena hauta dezaten. Ikaslea izan bada enpresarekin harremanetan jarri dena, esleipena zuzena izango da.
Beken onuradunek hautatutako enpresei emango die horren berri ikastegiak.