Agurra

saludo_decana

DEKANOTZA-TALDEAREN ARGAZKIA

 

Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Farmazia Fakultatearen webgunera.

Etorkizuneko ikaslea, egungoa, ikasle ohia, ikertzailea edo profesionala, gure jarduera ezagutu nahi duen edozein pertsona bazara, hemen aurkituko duzu behar duzun informazioa.

1988an, EHUko Arabako Campusean sortutako Fakultate honetan, ezagutza, berrikuntza eta berdintasunarekin konpromisoa dugu eta pertsonen ongizatea eta ingurumena zaintzeko balioak lehen lerroan kokatzen ditugu. Fakultateko ikasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, irakasleek eta ikertzaileek komunitate euskaltzalea osatzen dugu, eta guztion helburuak dira kalitatezko prestakuntza garatzea eta euskal gizartearen erronkei erantzuteko gai den ezagutza zientifikoa sortzea.

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Ingurumen Zientzietako Farmaziako, Giza Nutrizioko eta Dietetikako, eta bi hauen ibilbide bikoitzeko graduez gain, graduondoko eta ikerketa-programen eskaintza interesgarria dugu. Ikasleen beharretan oinarritutako prestakuntza eskaintzen dugu, profesional arduratsuak eta gizartearekiko konprometituak prestatzeko. Gure graduko ikasle guztiek inguruko enpresa eta erakundeetan lan-praktikak egiten dituzte, fakultatearen eta gizartearen arteko lotura sendoaren eta formakuntzaren praktikotasunaren adierazgarri.

Gure fakultatearen ikerketa jarduna erreferentzia da Euskal Herriko I+G+Bn. Horren lekuko dira diru laguntza jasotzen duten ikerketa proiektu ugariak, garatzen diren patenteak eta enpresei ematen zaizkien zerbitzuak, defendatzen diren doktorego tesiak eta urtero argitaratzen diren lan zientifikoen kopuru nabarmena. Etorkizunean zure burua ikerketa munduan ikusten baduzu, Farmazia Fakultatean aukera ugari izango duzu.

Eskerrik asko fakultatearekiko interesa erakusteagatik. Gure komunitatea ezagutzera gonbidatzen zaitut, eta pertsonen eta ingurumenaren etorkizun osasuntsu eta jasangarria elkarrekin eraikitzera.