Esteka Interesgarriak
UPV/EHUko posta elektronikora nola sartu eta norberaren helbide elektronikora nola desbideratu
Sartzea:
1. Joan
https//www.ehu.eus/correow helbidera,
eta sartu erabiltzaile izena.
2. Hautatu
"Ikasleak/Alumnos" zerbitzaria eta hizkuntza; ondoren, sartu
pasahitza eta sakatu "Hasi saioa" botoia.
Desbideratzea:
Badago aukera xxxxxx@ikasle.ehu.eus helbidean jasotako posta
elektronikoa beste helbide batera desbideratzeko, Ikasle postontzian
jasotako postaren kopia bertan utzita edo utzi gabe, ikaslearen
nahiaren arabera.
1. Leihoaren goiko aldean, ezkerrean, dagoen
"Posta" menuan, aukeratu "Iragazkiak".
2.
Beste menu bat irekiko zaizu, eta bertan "Birbidali" hautatu
beharko duzu.
3. Irekiko den leihoan, adieraz ezazu ea jasotako
mezuen kopia utzi nahi duzun Ikasle postontzian, eta idatz ezazu zein
helbidetara desbideratu nahi dituzun mezuak.
4. Prozesua
amaitzeko, sakatu "Gorde" botoia.
BESTE ESTEKA BATZUK