2024_05_21_helburuak_objetivos novaltia

Helburuak

Hitzarmen honen helburua bi erakundeen arteko lankidetza sustatzea da, irakaskuntza-, hezkuntza- eta Ikerketa jarduerak sustatzeko, eta bi erakundeen arteko aholkularitza eta informazio-trukea errazteko. Honako lan-ildo hauen bidez gauzatzen du:

1.- Fakultateko titulazioetako ikasleentzako prestakuntza osagarria antolatzea, One Health ikuspegia kontuan izanik

2.- Profesionalek emandako prestakuntza espezializatua programatzea Farmaziako Graduan, Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduan eta Gradu Bikoitzean

3.- Ikasleria lanbidera hurbiltzea, farmazia-sektoreko enpresetara bisitak eginez eta irtenbide profesionalei buruzko saioak antolatuz

4.- Gradu eta Master Amaierako Lanak eta ikasleen beste ikerketa jarduera batzuk sustatzea eta zabaltzea, batez ere, Farmazia Komunitario, Farmazia Sozial eta Arreta Farmazeutiko arloetan

5.- Graduondoko formakuntza espezializatua prestatzea eta eskaintzea