ikd_guneak

IKD Guneak

Irudia

Ikasleek erabilgarri dituzten aretoa eta mahaiak


i3kd-gunea aretoa dugu Fakultatearen beheko solairuan, jantoki gisa ere erabil daitekeena. Hona hemen areto horren ekipamendua:

  • 3 ordenagailu
  • 16 mahai, zenbait neurritakoak
  • 48 aulki arrunt eta beste 9 bizkarralderik gabekoak
  • 2 mikrouhin-labe


Gainera, lanerako hainbat mahai daude erabilgarri ikasgelen aldeko lehenengo eta bigarren solairuan.