Breadcrumb

2022_04_09_practicas_en_unidades_organizativas_upv_ehu_con_bolsa_de_ayuda_a_cargo_de_fondos_de_investigacion

Praktikak UPV/EHUren Antolakuntza-Unitateetan (Sailak)

IKERKETA FUNTSEN KONTURAKO LAGUNTZA POLTSAREKIN

Praktika horiek eskola alditik kanpo egin beharko dira, hau da, uztailean eta/edo abuztuan, UPV/EHUren Arabako Campuseko ikastegiren batean egindako praktiketarako izan ezik (ikusi dokumentua "Prozedura")

Antolaketa unitateko arduradunak III. ERANSKINA entregatu behar du Ikasleen Idazkaritzan. Idazkaritza arduratuko da Ikerkuntzaren Arloko Errektoreordearen sinadura jasotzeaz. Behin eranskina sinatuta, eranskin hori itzuliko zaio arduradunari.

Jarraian, arduradunak segsocial@ehu.eus helbidera bidali beharko ditu honako fitxategi hauek, behar bezala beteta, praktikak hasi baino 20 egun lehenago; baldintza hori betetzen ez bada, ez dira onartutzat joko eskaerak:

-GS Formularioa

-III Eranskina Ikerketaren Arloko Errektoreordeak jada sinatua.

Bestalde, ikasleek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte fisikoki Fakultateko Ikasleen Idazkaritzan, behar bezala beteta:

-Eskaera

-Erakundean onartzeko baimen-eskaera: Agiri hau Dekanordeak sinatuko du ikasleak dokumentazio osoa aurkeztu ondoren.

-III Eranskina Ikerketaren Arloko Errektoreordeak jada sinatua.

Ikasleek aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoren, eta Kanpo Praktiketako Dekanordeak praktikak egiteko baimena eman ondoren, tutore bat esleituko da eta enpresarekin dagokion hitzarmena izapidetuko da, 15-20 egunetan epean.

Ikaslea idazkaritzara joan behar da hitzarmena hartzera praktikak egiten hasi aurretik. Hitzarmena ez da inolaz ere postaz bidaliko.

OHAR GARRANTZITSUA: Ezin da, inolaz ere, praktikak egiten hasi hitzarmena sinatu gabe. Antolakuntza-unitateak Gizarte Segurantzaren kotizazioaz arduratu beharko da.