Aurkezpena
Fisika Saila diziplina anitzeko saila da, eta ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak egiten ditu UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Farmazia Fakultatean. Sailak Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa, Biologia, Bioteknologia, Biokimika, Matematika, Kimika, Ingeniaritza Kimikoa eta Geologia graduetan parte hartzen du. Graduondoko mailan, gure saileko kide askok Zientzia eta Teknologia Kuantikoko Masterrean, Auzitegiko Analisiko Masterrean, Material Berrietako Masterrean, Itsas Ingurunearen eta Itsas Baliabideen Zientzietako Erasmus Mundus Masterrean -MER-, Zientzia eta Teknologia Espazialeko Masterrean eta Fisikako Doktorego programan parte hartzen dute.
Ikerketari dagokionez, sailak fisika teorikoan, materia kondentsatuaren fisikan eta fisika aplikatuan lan egiten du. Era zabal batean, honako gai hauek nabarmenduko ditugu:
- Astrofisika
- Biofisika
- Kristalografia konputazionala
- Materia kondentsatuaren fisikako teoria konputazionala
- Kosmologia
- Erlatibitate orokorra
- Grabitazioa
- Erradiometria infragorria
- Hipertermia magnetikoa
- Meteorologia
- Kristal likidoen propietate optikoak eta dielektrikoak
- Espektroskopia optikoa
- Metalurgia fisikoa
- Soken teoria
- Solidoen egiturazko analisia eta propietate termikoak, elastikoak eta optikoak
- Materia kondentsatuaren fisikaren alderdi teorikoak
- Eremuen teoria kuantikoa
- Informazio kuantikoa
Saileko langileak unibertsitateko irakasle iraunkorrak, Ikerbasqueko kideak, doktoratu ondoko ikertzaileak eta master eta doktoregoko ikasleak dira.