XSLaren edukia

Balorazio Klinikoa Fisioterapian I

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Fisioterapiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2740.5
Mintegia57.5
Gelako p.1827
Laborategiko p.812
Ordenagailuko p.23

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

• Aneca-k UPV/EHU-ko Fisioterapia Graduan onartutako irakaskuntza planaren arabera, Balorazio Klinikoa Fisioterapian I irakasgaian hurrengo oinarrizkoak eta orokorrak diren gaitasunak garatu behar dira:



CB2 - Que los estudiantes sepan aplicar sus conocimientos a su trabajo o vocación de una forma profesional y posean las competencias quesuelen demostrarse por medio de la elaboración y defensa de argumentos y la resolución de problemas dentro de su área de estudio.

OG2 - Ikasleek bere lanari edo bokazioari dagozkion gaitasunak era profesional batean aplikatzen jakitea argudioak landuz, babestuz eta arazoen ebazpena eginez beraien ikas-arloaren arabera.



CB3 - Que los estudiantes tengan la capacidad de reunir e interpretar datos relevantes (normalmente dentro de su área de estudio) para emitir juicios que incluyan una reflexión sobre temas relevantes de índole social, científica o ética.

OG3 - Ikasleek datu aipagarriak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean bere ikas-arloan) gizarte, zientzia edo etika izaera duten gaiei buruzko hausnarketa barne hartzen duten iritziak emateko.



G005 - Valorar el estado funcional del paciente, considerando los aspectos físicos, psicológicos y sociales.

O005 - Gaixoaren egoera funtzionala baloratu, alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak kontuan hartuta.



G006 - Valoración diagnóstica de cuidados de fisioterapia según las normas y con los instrumentos de validación reconocidos internacionalmente.

O006 - Fisioterapia zaintzen balorazio diagnostikoa egin, nazioartean onartutako baliozkotze arauen eta tresnen arabera.



• Aneca-k UPV/EHU-ko Fisioterapia Graduan onartutako irakaskuntza planaren arabera, Balorazio Klinikoa Fisioterapian I irakasgaian hurrengo gaitasun zehatzak garatu behar ditu:



FE02 - Tener la capacidad de valorar desde la perspectiva de la fisioterapia, el estado funcional del paciente/usuario, considerando los aspectos físicos, psicológicos y sociales del mismo. Comprender y aplicar los métodos y procedimientos manuales e instrumentales de valoración en Fisioterapia y Rehabilitación Física, así como la evaluación científica de su utilidad y efectividad.

GZ02 - Fisioterapiaren ikuspegitik baloratzeko gaitasuna izatea, gaixoaren/erabiltzailearen egoera funtzionala, horren alderdi fisikoak, psikologikoak eta sozialak kontuan hartuta. Fisioterapian eta Errehabilitazio Fisikoan baloratzeko eskuzko eta instrumentalak diren metodoak eta prozedurak ulertu eta aplikatu, erabilgarritasun eta eraginkortasunaren ebaluazio zientifikoaren arabera.



• Aneca-k UPV/EHU-ko Fisioterapia Graduan onartutako irakaskuntza planaren arabera, Balorazio Klinikoa Fisioterapian I hurrengo helburuak eta ikasketen emaitzak lortu beharko ditu:



1. Paziente/bezeroaren egoera funtzionala aztertu eta baloratu.

2. Fisioterapia Historia Klinikoa egiten garatu eta bete.

3. Fisioterapia Alta Txostena garatu.

4. Fisioterapiako balorazioaren orokortasunak ezagutu.

5. Larruazala eta larruazalpea baloratu.

6. Hezurren, giltzaduren, tendoi eta giharren balorazio analitikoa egin.

7. Mina eta se

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

- Hasteko, lehenengo gaian, Fisioterapia Interbentzio Metodoaren Balorazioaren eta Diaganostikoaren atala garatuko dira. Bertan, Balorazio atalaren lehengo fasea azalduko da, ikuskapenaren bitartez, alegia, morfoestatikaren, posturaren eta ibilketaren balorazioa eginez. Bederen, larruazalaren, minaren eta sentikortasunaren balorazioak aurrera nola eramaten diren azalduko da.



- Ondoren, bigarren gaian, Balorazio atalaren bigarren fasea azalduko da. Bertan, eskuzko eta instrumentalak diren balorazio teknikak eta test desberdinak erabiliz, balorazio artikularraren, muskularraren eta gaitasun funtzionalaren balorazioak azalduko dira gorputz-atalka.



- Azkenik, hirugarren gaian, Hipotesi Diagostikoa eta, fidagarritasun eta baliagarritasun diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren kontzeptuak azalduko dira



1.gaia – Fisioterapia Balorazioaren lehenengo fasea

1.1 - Ikuskapena

1.1.1 - Morfoestatikaren eta posturaren balorazioa

1.1.2 - Ibilketaren balorazioa

1.2 - Larruazalaren eta minaren balorazioa

1.3 - Sentikortasunaren balorazioa



2.gaia - Fisioterapia Balorazioaren bigarren fasea: Balorazio analitiko funtzionala



2.1 - Sorbaldaren, ukondoaren, eskumuturraren eta eskuaren oinarrizko baloraziorako

teknikak eta testak

2.1.1 - Birgogorapen anatomikoa

2.1.2 - Balorazio artikularra

2.1.3 - Balorazio muskularra

2.1.4 - Gaitasun funtzionalaren balorazioa



2.2 - Bizkarrezur zerbikalaren eta barailezurraren oinarrizko baloraziorako teknikak eta

testak

2.2.1 - Birgogorapen anatomikoa

2.2.2 - Balorazio artikularra

2.2.3 - Balorazio muskularra

2.2.4 - Gaitasun funtzionalaren balorazioa



2.3 - Bizkarrezur dortsalaren, lunbarraren eta toraxaren oinarrizko baloraziorako teknikak

eta testak

2.3.1 - Birgogorapen anatomikoa

2.3.2 - Balorazio artikularra

2.3.3 - Balorazio muskularra

2.3.4 - Gaitasun funtzionalaren balorazioa



2.4 - Aldakaren, belaunaren, orkatilaren eta oinaren oinarrizko baloraziorako teknikak eta

testak

2.4.1 - Birgogorapen anatomikoa

2.4.2 - Balorazio artikularra

2.4.3 - Balorazio muskularra

2.4.4 - Gaitasun funtzionalaren balorazioa



3.gaia - Fisioterapia Hipotesi Diagnostikoa



3.1 - Fidagarritasun diagnostikoa

3.2 - Baliagarritasun diagnostikoa

































MetodologiaToggle Navigation

• Eskola magistralak, eskola teorikoak (EM): Fisioterapia Interbentzio Metodoaren Balorazioaren eta Diagnostikoaren atala garatzeko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira. Horrela, morfoestatikaren, posturaren, ibilketaren, larruazalaren, minaren, sentikortasunaren, hezurren, giltzaduren, tendoien, giharren eta funtzioaren balorazio praktikoa egiteko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptu teorikoak irakatsiko dira. Era berean, Hipotesi Diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren kontzeptuak irakatsiko dira. Hain zuzen ere, fidagarritasun eta baliagarritasun diagnostikoaren kontzeptu teorikoak irakatsiko dira. Bukatzeko, Fisioterapia Txosten Klinikoa garatzen irakatsiko da.



• Mintegiak (M): Ikasle talde batek, fisioterapeuta papera hartuko dute eta beste ikasle talde batek, paziente papera hartuko dute. Ondoren, alderantzizko rol-jokoa egindo dute. Horrela, morfoestatikaren, posturaren, ibilketaren, larruazalaren, miraren, sentikortasunaren balorazioa egingo dute.



• Ikasgelako Praktikak (IP): Haztapen anatomikoa, anatomia funtzionala, eskuzko metodo eta metodo instrumentalen bidez, hezurren, giltzaduren, tendoien, giharren eta funtzioaren balorazioa egiten irakatsiko da. Hain zuzen ere, goiko eta beheko gorputz adarretako balorazio praktikoak egiten irakatsiko dira.



• Laborategiko Praktikak (LP): Haztapen anatomikoa, anatomia funtzionala, eskuzko metodo eta metodo instrumentalen bidez, hezurren, giltzaduren, tendoien, giharren eta funtzioaren balorazioa egiten irakatsiko da. Hain zuzen ere, barailezurraren eta bizkarrezurraren balorazio praktikoak egiten irakatsiko dira.



• Ordenagailuko Praktikak (OP): Ordenagailua eta softwarea erabiliz, fisioterapiaren fidagarritasun eta baliagarritasun diagnostikoa egiteko beharrezkoak diren kontzeptu praktikoak irakatsiko dira. Hain zuzen ere, kasu desberdinetarako baloraziorako test edo froga desberdinen bilaketa egingo da. Horrela, pazientea baloratzeko eta ziurgabetasun diagnostikoa murrizteko beharrekoak diren testak edota frogak erabakiko dira, hauen hautaketaren zergaitia era objektibo baten bidez arrazoituz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (BOPV 2017/03/13. II Kapitulua, 8 artikulua, 2, https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia), egongo diren ebaluazio sistemak izango dira etengabeko ebaluazioa eta bukaerako ebaluazioa.



Balorazio Klinikoa Fisioterapian I irakasgaiak etengabeko edo bukaerako ebaluazioa egiteko aukera ahalbidetzen ditu:



• Etengabeko ebaluazio sistema: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio atal bakoitza gainditu behar da.



*Ebaluazio teorikoa (%50): Bi atalez osatua dago.



- Azterketa teorikoa (%40): Ohiko deialdian egiten den 120 minutuko azterketa teorikoa da. Bi atalez osatuta dago; test galderak eta galdera laburrak. Ortografia, kaligrafia eta idazkera kontutan hartzen dira. Bukatzeko, azterketa teorikoa gainditu ahal izateko atal bakoitzea beharrezkoa da.



- Besteak (%10): Bi atalez osatuta dago.



 %0.75 Eskola Magistraletan egindako ariketak:



 %0.25 jarrera eta parte hartzea (materialarekiko, ikaskideekiko eta irakaslearekiko).



*Ebaluazio praktikoa (%50):



- Azterketa praktikoa (%40): Lauhilekoan zehar egiten diren bi azterketa partzial praktiko dira. Azterketa partzial praktiko bakoitzean bi galdera erantzun behar dira; balorazio artikularra eta balorazio muskularra. Azterketa bakoitza gainditzeko 7/10 puntuazioa edo gehiago lortu behar dira eta atal bakoitza (artikularra eta muskularra), 7/10 puntuazioa edo gehiago lortu behar dute. Ikasleak azterketa partzialen bat gainditzen ez badu, ohiko deialdian azterketa partzial horren berreskurapena egiteko posibilitatea izango du. Azterketa praktikoaren nota, azterketa bien batezbesteko formula aritmetikoa izango da.



- Talde lana (%10): Launakako taldeetan Fisioterapia kasu kliniko baten Fisioterapia Txosten Klinikoa egin behar da Fisioterapia Hipotesi Diagnostikoa burutu arte, hau barne egonik. Lauhilekoaren azken astean entregatu beha da, eguna egutegiaren arabera adostuko da.



Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (BOPV 2017/03/13. II Kapitulua, 15. artikulua, 1), praktiken memoriak eta lanak aurkezteko data irakasleek ezarriko dute, ikasleei kontsulta egin ondoren, lanok agintzeko momentuan. Edozelan ere, memoria eta lanok ebaluatzeko ezarritako datak behar besteko denboraz jarri beharko dira, ikasleak ebaluazio probetara berme guztiekin aurkezteko duen eskubidea babesteko.



Ebaluazio sistema jarraiari uko egin: Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (BOPV 2017/03/13. II Kapitulua, 8. artikulua, 3), ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide horretaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari

eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



• Bukaerako ebaluazio sistema: Irakasgaia gainditu ahal izateko ebaluazio atal bakoitza gainditzea beharrezkoa da.



*Ebaluazio teorikoa (%50):



- Azterketa teorikoa (%50): Ohiko edota ez-ohiko deialdian egiten den 120 minutuko azterketa teorikoa da. Bi atalez osatuta dago; test galderak eta galdera laburrak. Ortografia, kaligrafia eta idazkera kontutan hartzen dira. Bukatzeko, azterketa teorikoa gainditu ahal izateko atal bakoitza gainditu behar da.



* Ebaluazio praktikoa (%50): Ohiko edota ez-ohiko deialdian egiten den azterketa praktikoa bat da balorazio artikularrari buruz (%25) eta balorazio muskularrari buruz (%25). Galdera multzo bakoitza (artikularra eta muskularra) gainditu behar da.



Deialdiari uko egin: Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (BOPV 2017/03/13. II Kapitulua, 12. Artikulua):



1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Esku-ohea, zinta metrikoa, plomada, sentsibilitate taktilerako tresnak, goniometroa, inklinometroa, kalkulagailua, ordenagailua, datu-baseak, windows softwarra eta bibliografiarako materiala erabiliko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Butler, D. S., eta Moseley, G. L. (2010). Explicando el dolor. Noigroup Publications.



Cael, C. (2013). Anatomía Funcional Estructura, función y palpación para terapeutas manuales. 1. Ed. Buenos Aires: Médica Panamericana.



Calmels, P., Béthoux, F. (2007). Evaluación y medición en la medicina física y en la rehabilitación. Barcelona: Paidotribo.



Chaitow, L., Echanove, M. J. M., eta Sánchez, M. P. (2001). Terapia manual: valoración y diagnóstico. McGraw-Hill Interamericana.



Cleland, J., Netter, F.H., Carter, K. (2006). Netter: Exploración clínica en ortopedia: un enfoque para fisioterapeutas basado en la evidencia. Masson.



Collado Vázquez, S., Pérez García, C., eta Carrillo Esteban, J. (2004). Motricidad. Fundamentos y aplicaciones. Madrid: Dykinson.



Drake, R., Vogl, A. W., eta Mitchell, A. W. (2015). Gray Anatomia para estudantes. Elsevier Brasil.



Frisch, H. (2005). Método de exploración del aparato locomotor y de la postura. Paidotribo.

Gascón, M. L. (2007). Manual de miología: descripción, función y palpación de las extremidades. Elsevier España.



Hislop, H., Avers, D., eta Brown, M. (2014). Daniels y Worthingham. Técnicas de balance muscular: Técnicas de exploración manual y pruebas funcionales. Elsevier Health Sciences.



Kaltenborn, F. M., Evjenth, O., Kaltenborn, T. B., eta Vollowitz, E. (2001). Fisioterapia manual: extremidades. Madril: McGraw-Hill Interamericana.



Kaltenborn, F. M., Evjenth, O., Kaltenborn, T. B., eta Vollowitz, E. (2001). Fisioterapia manual: columna. Madril: McGraw-Hill Interamericana.



Kapandji, A. (2002). Fisiología articular. Miembro superior. Panamericana.



Kapandji, A. (2002). Fisiología articular. Tronco y raquis. Panamericana.



Kapandji, A. (2002). Fisiología articular. Miembro inferior. Panamericana.



Kehr, P. (2010). Buckup Klaus: Clinical tests for the musculoskeletal system, examinations, signs, phenomena. European Journal of Orthopaedic Surgery & Traumatology, 20(2), 181-181.



Kendall, F. P., McCreary, E. K., Provance, P. G., Abeloff, D. K., Andrews, P., Krause, C. C., eta Guirado, A. G. (2000). Músculos: pruebas, funciones y dolor postural. Marban.



Leroy, A., Génot, C., Neiger, H., Dufour, M., Péninou, G., eta Dupré, J. M. (2000). Kinesioterapia (I). Médica Panamericana.



Leroy, A., Génot, C., Neiger, H., Dufour, M., Péninou, G., eta Dupré, J. M. (2000). Kinesioterapia (II). Médica Panamericana.



Lesmes, J. D. (2007). Evaluación clínico-funcional del movimiento corporal humano. Médica Panamericana.



Muscolino, J.E. (2017). Manual de Palpación Ósea y Muscular. 2. edizioa. Madril: Médica Panamericana.



Norkin, C. C., eta White, D. J. (2006). Goniometría: evaluación de la movilidad articular. Marbán.



Palmer, M. L., eta Epler, M. E. (2002). Fundamentos de Las Técnicas de Evaluación Musculoesquelética. Paidotribo.



Reese, N. B. (2013). Muscle and Sensory Testing-E-Book. Elsevier Health Sciences.



Reichel, H. S., eta Ploke, C. E. (2007). Fisioterapia del aparato locomotor: estructuras, funciones y medidas de la actuación sobre las afecciones: exploración y tratamiento de enfermedades ortopédicas. Paidotribo.



Seco, J. (2016). Métodos específicos de intervención en fisioterapia. Espainia: Médica Panamericana.



Seco, J. (2016). Fisioterapia en especialidades clínicas. Espainia: Médica Panamericana.



Simons, D. G., eta Travell, J. G. (2004). Dolor y disfunción miofascial: el manual de los puntos gatillo: volumen 1: mitad superior del cuerpo. Médica Panamericana.



Simons, D. G., eta Travell, J. G. (2004). Dolor y disfunción miofascial: el manual de los puntos gatillo: volumen 2: mitad inferior del cuerpo. Médica Panamericana.



Strong, J., Unruh, A. M., Wright, A., eta Baxter, G. D. (2002). Pain: a textbook for therapists. Elsevier Health Sciences.



Taboadela, C. H. (2007). Goniometría: una herramienta para la evaluación de las incapacidades laborales. 1. edizioa. Buenos Aires: Asociart ART.



Tixa S. 2000. Atlas de anatomía palpatoria. 2. edizioa. Elsevier España.



Thompson, J. C. (2011). Netter. Atlas práctico de anatomía ortopédica. Elsevier España.



Valerius, K. P. (2013). El libro de los músculos: anatomía-exploración-función. Médica Panamericana.



Viel, E. (2006). Diagnóstico fisioterápico: concepción, realización y aplicación en la práctica libre y hospitalaria. Elsevier España.







Gehiago sakontzeko bibliografia

Leroy, A., Génot, C., Neiger, H., Dufour, M., Péninou, G., eta Dupré, J. M. (2000). Kinesioterapia (1). Ed. Médica Panamericana.

Leroy, A., Génot, C., Neiger, H., Dufour, M., Péninou, G., eta Dupré, J. M. (2000). Kinesioterapia (2). Ed. Médica Panamericana.

Seco, J. (2016). Métodos específicos de intervención en fisioterapia. Espainia: Editorial Médica Panamericana.

Seco, J. (2016). Fisioterapia en especialidades clínicas. Espainia: Editorial Médica Panamericana.

Strong, J., Unruh, A. M., Wright, A., eta Baxter, G. D. (2002). Pain: a textbook for therapists. Elsevier Health Sciences.

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala