Irakaskuntza

Sail honetan Genetikako, Antropologia Fisikoko eta Animalien Fisiologiako jakintza-arloetako ikasgaiak irakasten ditugu. Gure ardurapeko ikasgaien eskaintza, bereziki Biologia eta Medikuntzako tituluetara zuzenduta dago, nahiz eta Biokimika eta Biologia Molekularreko eta Bioteknologiako tituluetan ere parte hartzen dugun. Geologiako graduan, bestalde, Biologia izeneko ikasgaia  irakasten dugu. Horrez gain, Bizkaiko Esperientzia Geletako Giza Zientzietako tituluan ere irakasten dugu ikasgai bat.

Graduondoko ikasketei dagokienez, Sail honetako irakasleek hainbat Masterretako irakaskuntzan hartzen dute parte, gehienak UPV/EHUn eskainitakoak. Gure Unibertsitate honetan eskaintzen diren master horietatik hiruk Ingurugiroa eta Baliabide Naturalak izeneko programaren barruan dauden Doktoregoetara ematen dute sarrera, eta bostek Biomedikuntza, Bizi-Kalitatea eta Osasuna izeneko programaren barruan daudenetara.

Urtero urtero Masterretan egindako hainbat ikerketa-lan zuzentzen dira gure Sailean, eta baita ondorengo hainbat Doktorego-Tesi ere.