I_civil info general

Ingeniaritza Zibileko Gradua

Hirien garapena eta pertsonen bizimodua errazten duten azpiegituren plangintza, eraikuntza eta kudeaketa estuki lotuta daude. Ingeniaritza zibileko jarduera nagusien artean ditugu: hirien eta hauen zerbitzuen plangintza, trenbide- eta errepide-sareen trazadura, kostaldearen eta hondartzen babesa, zubien diseinua eta eraikuntza, tunelak, presak, portuak, eta obra eta proiektuen kudeaketa integratua.

Gure Ingeniaritza Zibileko Graduak herri-lanetako ingeniari teknikoaren lanbide arauturako gaitzen du, Garraio eta Hiri Zerbitzuetan indarra jarriz. Gradua amaitutakoan, besteak beste, Bide, Ubide eta Portuetako Masterra egiteko aukera izango duzu.

Bigarren ikasturtetik aurrera, enpresekiko lankidetzan planteatutako proiektuak garatzeko aukera izango duzu; eta, bestetik, graduko azken lauhilekoan, gure lankide den enpresa batean egonaldia egin eta enpresak berak proposatutako proiektu bat garatuko duzu zure Gradu Amaierako Lanean.

Horretaz gain, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Frantziako Université de Pau et des Pays de l’Adour-ekin (UPPA) eta Alemaniako University of Applied Sciences Mittweidarekin (HSMW) titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

Ingeniaritza Zibileko Graduaren PROGRAMA (matrikulaikasketa planairakasleakmasterretara sarbideaegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa).