Masterraren gakoak
Euskal industriak, berrikuntza-arloetan ezagutza eta trebetasuna duten profesional kualifikatuak behar ditu. Master honen programa akademikoa tresna eta teknika aurreratuetan oinarritzen da; hauek ezinbestekoak bait dira funtsezko sektore batzuen garapena eta eraginkortasuna bultzatzeko eta industria adimentsu bateranzko eraldaketa errazteko.
Espezializatzeko bi ibilbide egin daitezke:
- Teknologia Elektriko, Elektroniko eta Kontrol-teknologia Aurreratuetako espezialitatea.
Digitalizazio industrialaren arloko ezagutza eta trebetasun aurreratuak eskuratzeko; arreta berezia jarriz kontrol-sistemen analisiari, diseinuari eta baliozkotzeari, elektrifikazioari, robotika aurreratuari eta adimen artifizialeko teknikei. Trantsizio energetiko-klimatikoa eta teknologiko-digitala landuko dituen industria jasangarria, lehiakorra eta digitala lortzeko irtenbide aurreratuak sortzea, diseinatzea eta inplementatzea ahalbidetuko dizun espezializazioa da. - Teknologia Mekaniko Aurreratuko espezialitatea.
Egituren eta haien propietate mekanikoen analisiarekin, diseinuarekin eta ebaluazioarekin nahiz ekoizpen-sistema berrien integrazioarekin eta produktuen eta prozesuen ebaluazioan eta diseinuan ingurumen-irizpideak sartzearekin lotutako ezagutza eta trebetasun aurreratuak eskuratzeko.
Espezializazio honi esker, soluzio aurreratu eta berritzaileak asmatu, diseinatu eta inplementatu ahal izango dituzu mekanikaren arloan eta prozesu industrialen optimizazioan.
Masterrak aipamen Duala du, hirugarren seihilekoan egiten dena.